Martxoko azkenak, estreinaldiak!

Martxoko azkenak, estreinaldiak! –

Estreinaldiak: Martxoak 29

Martxoko azkenak, estreinaldiak

Dumbo

Nork ez du ezagutzen Dumbo belarri handiaren istorioa? Soilik entzunagatik bada ere, denok izan dugu inoiz hegan egiten ikasi zuen elefante txikiaren berri. Istorioaren egokitzapen berri bat dugu hau, marrazki bizidunak alboratu eta pertsonaia errealak izango dituena.

Gainbeheran dagoen zirku baten jabe da Holr Farrier protagonista. Bisitari faltarekin gutxi izango balu bezala, ezaugarri berezi bat duen elefante baten jaiotzak are gehiago piztuko du bere atsekabea. Belarri erraldoiak ditu Dumbo txikiak, eta ez dirudi bere espezieko beste kideen mailako ikuskizunik emateko gai denik. Hala, bere seme-alaba txikien esku utziko du animalia zaintzearen ardura.

.

Assassination Nation

Salem ez da garai batean sorginkeriarekin estuki lotutako herri hura. Izan ere, smartphonak dira egungo mehatxurik handiena. Kontrolik gabeko edukien hackeo eta zabalkundeak haserrea, izua eta amorrua zabalduko ditu herrian, paranoia eta bortxa olatu geldiezin bat, eta lau neska gazte jarriko ditu jomugan. Mende batzuk atzera sorginekin gertatu bezala…

.

¿Qué te juegas?

Aitarengandik oinordetzan jasotako ontzi-enpresak emandako irabaziei esker, aberastasun eta glamour errealitate batean bizi dira Roberto eta Daniela protagonistak. Jasotako enpresaren gidaritza partekatzen duten arren, errotik desberdina da haien izaera: Daniela zorrotza eta perfekzioa bilatzearen zalea da; eta Roberto, aldiz, arrebaren zurruntasuna gorroto duen sormen handiko alperra.

Talka handiak eragingo ditu haien arteko desberdintasunak, eta eztabaida etengabean biziko dira. Halako batean, Isabel helduko da. Haien egunerokoa irauliko duen bakarrizketa egile zoroa.

.

¡Ay, mi madre!

Bere amaren heriotzarekin, nerabe zenean utzitako jatorriko herrira itzuliko da María protagonista. Amak oinordetzan utzitako diru kopuru baten berri izango du orduan, baina bi baldintza bete beharko ditu hura jasotzeko: ezkondu egin behar da, eta haurdun gelditu.

Hilabeteko epea izango du ama xelebrearen nahiak betetzeko, 30 egun eskas bizi oso batean alboratu duen hori bilatu eta egikarizatzeko.

. 

Les invisibles

Udaletxearen erabaki anker baten eraginez, itxi egingo dute herri frantses bateko emakume etxegabeen harrera etxea. Hala, bertako gizarte langileek hiru hilabete besterik ez dute izango harreran dituzten emakumeak bide onean ipintzeko.

Denboraren aurkako gerra bilakatuko den horretan, borroka guztiak izango dira zilegi: gezurrak, iruzurrak, itzalpeko babesak…

Zinemaren inguruko albiste gehiago ezagutzeko, zatoz ZINEAra!

Martxoko azkenak, estreinaldiak!
Estreinaldiak, Martxoak 29, zinea.eus
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude