Estreinaldiak: Martxoak 18

-Estreinaldiak: Martxoak 18 –

Estreinaldiak: Otsailak 25

Estreinaldiak: Martxoak 18

L’événement

Frantzia, 1963. Anne, etorkizun oparoa duen ikasle gazte eta bikaina da haurdun dagoela jakingo duenean. Gauetik goizera, ikasketak amaitu eta bere inguruak ezartzen dizkion murrizketa eta debeku itogarrietatik ihes egiteko aukera zapuztuta ikusiko du. Azken azterketak gerturatzen ari direla eta sabela hazten ari dela, Annek egoerarekin apurtzea  erabakiko du, honek lotsa eta mina aurrez ipini eta espetxe zigorra ekar badezake ere.

.

.

Código Emperador

Juanek zerbitzu sekretuentzat lan egiten du. Arma-trafikoan inplikatutako bikote baten txaletean sarbidea izateko asmoz, Wendyrengana hurbilduko da, etxean bizi den filipinar langilea, eta gero eta konplexuagoa bilakatuko den harremanean murgilduko da berarekin. Aldi berean, Juanek beste lan batzuk egin ditu, ofizialak ez direnak, herrialdeko elite boteretsuenen interesak babesteko. Orain Angel Gonzalezengan jarri ditu begiak, itxuraz interesik gabekoa den politikariarengan, zeinaren trapu zikinak bilatu edo asmatu beharko dituen.

Hastera doan Malagako Zinemaldiko irekiera filma izango da, Jorge Guerricaechevarriak sinatutako thriller kutsua duen proposamena.

.

.

The Bad Guys

Bost gaizkile ospetsuren istorioa kontatuko du, orain arteko erronkarik handienari aurre egin behar dioten unean: formei eutsi eta deliturik ez egitea.

Aaron Blabeyren liburu ilustratu homonimoetan oinarritutako egokitzapena, DreamWorks  animazioaren erraldoiaren eskutik.

.

.

The Protégé / The Asset

Anna (Maggie Q) protagonista neskato bat besterik ez denean, Moody (Samuel L. Jackson) hiltzaile ospetsuak kaletik jaso eta bere gain hartuko du haurraren zaintza. Neska hazten joango den heinean, aita aholkulariaren papera beteko du Moodyk, eta 20 urteren bueltan, Anna munduko soldatapeko hiltzailerik trebeenetako bat bilakatuko da.

Bada, Moody basatiki hiltzen dutenean, Annak mendekua zin egiten du eta, horretarako, Rembrandt (Michael Keaton) hiltzaile misteriotsuaren laguntza bilatuko du. Bien arteko harremana estutu ahala, konfrontazioa gero eta arriskutsuagoa bilakatuko da.

 

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Otsailak 25-Estreinaldiak: Martxoak 18-

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude