Martxan da Norteko Ferrokarrilla. Entzun Euskadi irratian

Martxan da Norteko Ferrokarrilla. Entzun Euskadi irratian –

Ostiral honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan.

Zientzia- eta teknologia-munduan gertatzen dena azaltzeko, kolaboratzaileen laguntza izango du Roak. Aurten, hiru aditu gehituko zaizkie aurrekoei: Eli Alberdi Zelaia eta Josu Doncel Vicente matematikariak, eta Oskar Gonzalez Mendia kimikaria.

Gainera, formula zientifikoei buruzko atala estreinatuko du denboraldi honetan. Formula horietako batzuk, energia eta masa erlazionatzen dituena, adibidez, ikur bihurtu dira. Bada, formulen inguruan dauden bitxikeriak azalduko dira saioan.

Hori guztia eta zientzia-kontu gehiago, Euskadi Irratian, Elhuyarren eskutik, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan. Eta, noiznahi, Norteko Ferrokarrillaren webgunean: norteko.elhuyar.eus.

Martxan da Norteko Ferrokarrilla. Entzun Euskadi irratianArgazkia: EITB
Martxan da Norteko Ferrokarrilla. Entzun Euskadi irratian

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

2 pentsamendu “Martxan da Norteko Ferrokarrilla. Entzun Euskadi irratian”-ri buruz

  • Norteko?
    Nongo edo zeren Nortea?
    Ez al da Wikipediak dakarren hau izango?
    “La compagnie des chemins de fer du Nord (de l’Espagne)”
    Zaharkituriko erreferentzietan ere bai?

  • EUSKAL munduikuskeraren bitxia!