Markina-Xemeingo IV. Jazz jaialdia

Markina-Xemeingo IV. Jazz jaialdia –

Bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da IV. Markina-Xemeingo Jazz jaialdia. Aurten, uztailaren 21, 22 eta 23an ospatuko da.

Markina-Xemeingo IV. Jazz jaialdia

Gogo eta ilusio handiz gatoz bueltan. Baita kalitate handiko egitarauarekin ere.

Aurten ere jaialdia hiru egunekoa izango da. Bi emanaldi Uhagon kulturguneko terrazan izango dira eta bat kalean. Guztiak doan.

Eguraldiak laguntzen ez badu, alternatiba desberdinak daude eta emanaldiak egin egingo dira. 

Berritasun moduan, parte hartze zuzena eta diziplinartekotasuna aipatu nahi genituzke, dantza tailer ireki baten bidez.

KARTELA: Aurtengoan ere, Jazz jaialdiko kartelaren diseinuan Markina-Xemeingo ikurren bati keinu bat egin nahi izan diogu. Aurtengoan, pelota izan da aukeratua.

.

.

EGITARAUA EGUNEZ EGUN

Uztailak 21 eguena

18.00-19.00: Lindy hop dantza tailer irekia “Bigkick” dantza eskolaren eskutik.

Arkupe aurrean (euria egiten badu, plazabarripean).

Adin guztietako herritarrei zuzendutako Lindy hop oinarrizko dantza tailerra eskainiko da.

Ordubetean, oinarrizko pausuak ikasi eta ondorengo kalejiran parte hartzera gonbidatuko dituzte hala nahi duten herritarrak. Ume, gazte zein nagusiak.

Tailerra doan da eta ez da aurrez izenik eman beharko. Irakasleak: https://bigkick.es/ Iruñako dantza eskola.

Tailer honekin, herritarrek eta kanpotik hurbiltzen direnek, jaialdian parte hartze zuzena izatea bilatzen dugu. Jasotzaile izateaz gain, parte hartzaile aktibo izan daitezela.

Bestalde, Jazz-ari lotutako diziplina desberdinak uztartzea ere bilatzen dugu. dantza eta musika uztartuz.

19.00: Iruña Jazz Brass Band + dantzarien kalejira alde zaharreko kaleetan zehar Arkupe aurrean hasita.

10 musikariko formazio hau kalez kale ibiliko da jazz jaialdiari hasiera emateko. Ez da kasualitatea jaialdiko lehenengo egunean musika eta dantza kaleetara eramatea. Emanaldi honekin musika, publiko berrietara heltzea bilatzen dugu. Hau da, kontzertuetara hurbiltzen ez den jende horrengana ere hel dadila jaialdia.

.

Uztailak 22 barikua

19.00: Itziar Yague Quintet Uhagoneko terrazan.

Euria egiten badu: Uhagon kulturgunean, barruan (sarrera librea, aforoa bete arte).

 Madrilen afinkatutako Gasteiztar honen proposamenari ezin izan diogu ezetzik esan.

Itziarrek hamarkada bat darama formazio desberdinetan abesten eta orain, jazz eta blues ibilbide oparoak dituzten lehen mailako musikariz osatutako talde baten buru da.

Bere musikak naturaltasuna eta emozioa transmititzen ditu eta eszenatokian duen presentzia guztiz inponentea da. Ezinbesteko erreferentea iruditzen zaigu musikari eta emakume gisa.

Delicious izeneko lehenengo EP-a kaleratu zuen 2020ko irailean kritika bikainekin eta orain, bere bigarren diskoan ari da lanean, Texas-ko Greg Izor bluesman eta ekoizlearekin.

Uztailak 23 zapatua

19.00: Travellin’ Brothers zortzikotea Uhagon kulturguneko terrazan.

Euria egiten badu, Plazabarripean  (Helbidea: abesua, 10. Frontoi ondoan).

Izen handia hartu duen taldea, jazzaren adar erritmiko eta alaienak dakarzkigute: Blues, Swing, Jazz, Funk eta Rhythm & Blues-a.

Bilbon sortutako taldea baina azken urteotan bai estatu mailako zein atzerriko oholtza garrantzitsuenetakoetan izan dira eta hainbat areto bete dituzte.

Kalitate ukaezinaz gain, publikoa konkistatzen duen freskura eta alaitasuna darion taldea. Lan berria aurkezten ariko dira data hauetan gainera, eta gurea izango da euren biran zapalduko duten oholtzetako bat.

Aurtengo jaialdiari amaiera emateko ez zaigu aukera hoberik bururatzen. Ohore handia izango da Markina-Xemeinen kalitate eta ospe honetako talde bat izatea.

.

Aurrekariak

2017an antolatu zen lehenengoz Jazz Jaialdia Markina-Xemeinen; Uhagon kulturguneko urteko egitarauan antolatzen genituen jazz zein blues kontzertuek herrian eta inguruan publiko fidel bat zutela konturatu ginen-eta. Bestetik, urtean zehar programatzen genituen emanaldi horiek, euren kalitateagatik, oihartzun gehiago behar zutela ere konturatzen ginen. 

Pablo Fdez. Arrieta eta Haizea Martiartu jazz musikariak herrikoak izateak ere bultzada garrantzitsua eman zigun. 

Azkenik, gure eskualdean estilo honetako jaialdirik ez zela egiten ikusi genuen eta bi aldiz pentsatu gabe, jaialdi bat antolatzeko apustua egin genuen. Lehengo urteko erantzun bikainaren ostean, jaialdiarekin jarraitu behar genuela argi izan genuen eta hala egin dugu. 

Hauexek dira jaialdiaren helburu orokorrak:

  • Herritarrei eta ingurukoei kalitatezko musika emanaldiak eskaintzea.
  • Jazz musika hirietatik herrietara gerturatzea.
  • Herriz gaindiko zabalkundea duen jaialdia antolatzea.

Markina-Xemeingo IV. Jazz jaialdia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude