Marcos López

not_gr_4086.jpg

Duela pare bat urte, ARCOko edergaien artean begiak galduta, hainbeste ibiltzerekin jada dena zitzaidan berdin. Bacon, Badiola edo Barceló izan, bost axola niri hipnosi hartan. Halako batean, ordea, argazki handi-handi batek harrapatu zizkidan begiak: Azken Afari krioilo moduko bat zen. Ezin erakargarriagoa egin zitzaidan eta, jakina, luze begira egon ondoren, hantxe geratu zen zintzilik, zenbat balio zuen galdetzera ausartu ere egin gabe. Gero jakin nuen Marcos López argentinarrarena dela, 2001ekoa, eguerdi bero eta eguzkitsu batean dagoela egina, lagunarteko oturuntzan… Asado en Mendoza (Córdoba. Argentina) du izenburua.

Bi urte lehenago, 1999an, Marcos López berak, oihu egin zuen antzeko beste ospakizun baten ondorenean. Ahal zuen eran zutik jarri eta baso betea airera eramanez, deblauki bota zuen: “Por sus posibilidades técnicas y expresivas, declaro en este instante a la fotografía, heredera natural del muralismo mexicano en los noventa digitales. !Compañeros, volvamos al arte político! Otro brindis…”

Pena han ez egon izana!

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Marcos López”-ri buruz

  • Nik lehenengoz Artiumen ikusi nuen argazki hau, eta liluratu egin ninduen; gero Donostian, hego ameriketako arteari buruzko erakusketa batean topatu nuen berriro, eta argi daukat, azken afariaren gain sorturiko lehen argazkia ez bada ere indar gehien duena berau dela.
    Lastima ni ere afari hartan ez izatea