[Zinema Euskaraz] Manou

[Zinema Euskaraz] Manou –

Zineuskadiko Zinema Euskaraz programari esker, bihartik aurrera “Manou” filma ikusgai izango da Hego Euskal Herriko zinema aretoetan.

Manou enara txikitxo bat da, eta gertakari baten ondorioz, kaio bikote batekin haziko da. Bera ere kaioa delakoan dago, baina laster ohartuko da ez dutela kaiotzat hartzen. Haietakoa izaten saiatu arren, hutsegiten du, eta bere espezieko txoriak ezagutzea eta haiekin bizitzea erabakitzen du. Handik gutxira, ordea, bai kaioek eta bai enarek elkar lanean aritu beharra izango dute arazo larri bati aurre egiteko, eta Manou, artean ez bezala, heroi handia bihurtuko da.

Alemaniar ekoizpena duen animaziozko filma, 88 minutukoa, Christian Haas eta Andrea Blockek zuzendua da, eta bi hauekin batera Axel Melzener eta Phil Parkerrek idatzia.

Filma honako zine-aretoetan estreinatuko da euskaraz: Golem Alhondiga (Bilbo), Meatzari Aretoa (Muskiz), Getxo Zinemak (Getxo), Gran Cinema Zugaza (Durango), Niessen Zinemak (Errenteria) eta Cines Florida (Vitoria-Gasteiz).

.

Zinema Euskaraz

Zinema Euskaraz programaren helburua kalitate zinematografiko ezaguna duten filmak herritarren esku euskaraz jartzea da. Horretarako, euskara erabiltzen da komunikazio kulturalerako tresna gisa, aisialdian euskararen normalizazioa bultzatuta.

Zinema Euskaraz programaren hurrengo filma urriaren 4an estreinatuko den “Asto erregea· izango da. Pelikula parodiko honek Lehoi Erregea paretik kentzeko hauteskundeetara aurkeztuko den asto baten istorioa kontatzen du.

zineuskadi

[Zinema Euskaraz] Manou[Zinema Euskaraz]
Zineuskadi

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude