Maldanbera dator Gari

Maldanbera dator Gari

Euskal Herriko musikaririk berezienetakoa izan da eta da Gari, Hertzainak taldearekin atzo eta bakarlari gaur, bide propioak ibili nahi izan dituena, oso bilakaera interesgarria garatuz.

Azken urteetan oholtza gainean bikotearen mugak aztertu ditu bilbotartutako legazpiarrak, soinu propioa lortzeko asmoz erronka berriak hartuta, eta bide liluragarri bezain konplexu horri amaiera emanda, Maldanbera izeneko taldea eratu du orain bere inguruan; eskarmentu handiko musikariz osatutako laukotea.

Maldanberan, azken aldian ondoan izan duen Miguel Moyano gitarra joleaz gain, Natxo Beltran bateria jolea (Atom Rhumba) eta Ekaitz Hernandez baxu jolea (Split 77) ditu lagun; kasik bera bezain cool-ak guztiak ere. Babes honek rock oinarria berreskuratzera eraman du Gari, eta melodiak egiterakoan aiseago ibili da, tontorrerako esfortsua egin ostean beherakoan bezala, maldan behera. Eskarmentua badu gizonak, eta musikarako grina ez du sekula galdu, beti izan du-eta gozagai. “Nire baitan, aparte bizi naiz”, dio “Alferrik dana” azken kantuan.

 

Gari & Maldanbera “Alferrik dana”

Maldanbera dator Gari