Maiatzaren 11n, Zientzia Azoka festa Bilbon

Maiatzaren 11n, Zientzia Azoka festa Bilbon –

Maiatzaren 11n, Zientzia Azoka festa Bilbon

Aurtengo Zientzia Azoka jaia maiatzaren 11n izango da, Bilboko Plaza Barrian.

DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira. Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte.

Europako hainbat kideren bisita ere izango dugu aurten; horrela, Erasmus+ programako SPOON proiektu europarreko kideak izango dira bisitan Bilboko Plaza Barrian: Estrasburgoko, Kataluniako, Herbeheretako eta Kroaziako kideak izango dira Elhuyarren koordinaziopean. Elhuyar Zientzia Azoka ezagutu eta bertan parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta irakasleen trebakuntza-beharrak identifikatzeko asmoarekin izango dira SPOON proiektuko kideak. Bestalde, Erasmus+ programako STEMFAIRNET proiektu europarrean ere ari da Elhuyar; helburua da zientzia-azoken inguruko sarea sortu eta zientzia-azokak aberasgarriagoak bihurtzea (bai konpetentzien garapenaren aldetik, bai inklusioaren aldetik) eta, horretarako, azoka egunean gertatzen den guztia dokumentatuko da.

Eguneko programa

12:00etan Azokaren irekiera

12:00 – 15:00 / 16:00 – 18:00: Arkupean eta erdiguneko karpan gazteen stand-ak

12:00 – 14:30: Erdiguneko karpan, txikienen esperimentuak eta txikienentzako tailerrak

12:00 – 16:30: Erdigunean, eremu profesionala: ikertzaile profesionalen proiektuak

UPV/EHU

  • Formula Student Bizkaia. Lehiaketako monoplaza autoa eta haren elementu mekanikoak.
  • Moto Student. Lehiaketako motorra eta haren elementu eta ezaugarri mekanikoak.
  • Elikagaietan glutena detektatzeko tailerra.

Deustuko Unibertsitatea

  • Ingeniaritza-proiektuak: fabrikazio digital aurreratua, objektu adimendunen diseinua eta mekanika, hondakinen kudeaketa eta eraginkortasun energetikoa.
  • Elkarreragin sozialari buruz literatura klasikoarekin eta teknologiarekin ikasi eta gozatzeko gunea.
  • Garuna ezagutzeko gune bat.
  • Errealitate birtuala eta eten digitala 3.0: prebentzioa eta parte-hartzea.
  • Lurralde-lehiakortasunaren behatokia.

Euskaltel

  • Errealitate birtualeko tailerra.

Bizkaia Talent

  •  Basque Talent Observatory: goi-mailako euskal lan-merkatuko analisia ikusteko erreminta digitala, Bizkaia Talent-eko plataforman erregistratuta dagoen edozeinek ikusteko.
  • Kids&Skills erreminta: 7 zeharkako konpetentzia neurtzeko jolas-erreminta (11 urteko umeentzat zuzenduta eta beti ere euren hezkuntza-zentroarekin batera).

17:00 – 18:30: Ginkana eta joko zientifikoak plazaren erdigunean.

17:00 – 20:00: Erdiguneko karpan, Zientzia-Azokako marrazkien erakusketa, Dibujatolrato-ko kideek egindakoak

19:00 – 20:00: Eszenatokian sari-banaketa

Maiatzaren 11n, Zientzia Azoka festa Bilbon

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.