Estreinaldiak: Maiatzak 29

Estreinaldiak: Maiatzak 29 –

Estreinaldiak: Maiatzak 29

Estreinaldiak: Maiatzak 29

.

NETFLIX

The Equalizer 2

Badira filmak aktoreen nabarmentzea sustatzeko pentsatuak direnak, eta hau dugu horren adibide. Denzel Wasington protagonistaren neurrira eraiki du, hain zuzen ere, The Equalizer filmaren bigarren atala Antoine Fuqua zuzendariak.

Zapaldu eta baztertuen aldeko borrokalaria da Robert McCall protagonista. Noraino helduko da bere  ofentsiba defendatu beharrekoa maite duen hori denean?

.

La corazonada

Polizia akademian ikasketak amaitu ondoren, Manuela Pelari “Pipa” agente bezala hasiko da lanean. Francisco Juanez homizidio dibisioko inspektore polemikoarekin batera, homizidio kasu bati egin beharko dio Pipak aurre.

.

MOVISTAR+

Pavarotti

Luciano Pavarotti (1935-2007) operako kantari ezagunaren, historiako tenore onenetarikoaren, bizitza eta ibilbidea kontatzen dituen dokumentala. Ron Howard, bi Oscar (Zuzendari onena eta Film onenaren Sariak, A Beautiful Mind [2001] filmarekin) irabazi dituen zuzendari, aktore eta ekoizle ezagunaren azken lana.

.

A Hidden Life

Franz eta Fani Jägerstätter senar-emazte zoriontsuak dira, eta Austriako Sankt Radegund herrixkako baserri batean bizi dira. Nekazariak dira, eta mendiko paisaia liluragarriez inguratuta daude. Bigarren Mundu Gerra iristen denean, gizon gehienak nazismoaren alde borrokatzearen hautua egingo dute, baina Franzen oinarri ideologikoak bestelakoak dira. Berak ez dio Hitlerri men egin nahi, eta gorrotorik beteriko mundu nazionalista batean, kontzientzia-eragozle bilakatuko da. Faniren maitasuna eta bere fede propioa lagun dituela, hartutako erabakiek sortutako ondorioiei aurre egin beharko die.

.

Terminator: Dark Fate

Etorkizun urrunetik orainaldira bidaiatu duen Terminator likidoa izango da borrokatu beharreko mehatxua; Sarah Connor eta gizaki eta cyborg kreatura baten arteko nahasketa den izaki berezi bat, aldiz, hura garaitzeko bidea.

.

The Prado Museum. A Collection of Wonders

Madrilgo Prado Museo Nazionalari buruzko dokumentala da, sorreraren 200. urteurrenaren arira Valeria Parisi italiarrak zuzendutakoa. Jeremy Irons aktorea du gidari eta artista askoren bidez, museoaren zein herrialdearen historia azalduko du ekoizpenak. Izan ere, pintura bat mihisea, kolorea, materia eta forma da, baina gizon-emakumeen, pintore eta erregeen, jauregi eta erreginen, aberastasun eta miseriaren, gorputz eta arimaren historia ere.

.

FILMIN

Vozvrashchenie (The Return)

Bi anaiaren bizitza aldatu egingo da bat-batean aita agertzen denean. Haurrek argazki zahar baten bidez bakarrik gogoratzen zuten. Zergatik itzuli da hainbeste denbora eta gero? Mutilek uharte urrun eta bakarti batean aurkituko dute erantzuna, Siberiako paraje ederretan aitarekin bidaia zirraragarria egin ondoren.

Zvyagintsev zuzendari errusiarraren lehen filma da, Venezian Urrezko Lehoia irabazi zuen.

.

Izgnanie (The Banishment)

Alexek eta bere emazte Verak beren bi seme-alabekin amesgaizto bihurtuko den borondatezko erbesteratzea hasiko dute. Paradisutik infernurako barne bidaia bat izango da, eta bakoitzak modu ezberdinean egingo dio aurre aldaketari.

.

Dragged Across Concrete

Bi poliziaren istorioa kontatuko du S. Craig Zahlerrek zuzendutako filmak. Bata beteranoa da, eta bestea gazteagoa. Misio batean bertan behera utzi dituzte gaizkileak atxilotzeko taktika gogorren bideo bat komunikabideetan eguneko albiste bihurtuko denean.

.

Hombre en la llanura

Horacio Deluca agure  burugogor bat da, bakartuta eta isolatuta bizitzeko hautua egin duen argentinar bakanetarikoa. Patricio Suarezek zuzendutako dokumentala Espainiaren eta Argentinaren arteko koprodukzioa da.

Euskal pantailaren gunea