Estreinaldiak: Maiatzak 24

Estreinaldiak: Maiatzak 24 –

Estreinaldiak: Maiatzak 24

Estreinaldiak: Maiatzak 24

.

Muga deitzen da pausoa

Sei urteko errodaje prozesu luze baten emaitza da Muga deitzen da pausoa, eta Donostiako etxe zahar batean bi emakumezkoren artean emandako topaketa metaforiko batek ardaztuko du proiektua.

Orainaren eta iraganaren, bizitzaren eta heriotzaren arteko konexioa sortuko du topaketa horrek: haietako bat zinemagilea da eta bestea 1982an zendu zen Elbira Zipitria andereñoa. Ira ezizenez ere ezaguna, garai batean Donostiako ikastola bakarraren sortzaile izan zen. Etxean bertan irakasten zuen, gerraostean, klandestinitate egoeran.

Filmaren zuzendaria, Maider Oleaga, bizi da orain etxe horretan. Berak ez zuen Elbiraren berri, baina jakin zuenean, hari buruzko filma egitea erabaki zuen. Kontatzea merezi duen emakume baten istorioa da hau, Oleagaren begirada pertsonaletik.

.

Elisa y Marcela

1885 urtea. Elisak eta Marcelak lantoki duten eskolan ezagutuko dute elkar. Hasieran laguntasun handi baten itxura hartuko duen harremana hori maitasun istorio indartsua bilakatuko da berehala, ezkutuan bizi beharko duten abentura.

Gertatzen ari denaren jakitun, atzerrira bidaliko dute alaba Marcelaren gurasoek. Urte batzuk beranduago, bere itzuleran, magiaz beterikoa izango da bi emakumeek berriro topo egingo duten unea. Datorrena datorrela, elkarren ondoan egongo direlaren erabakia hartuko dute.

.

Aladdin

Lurraldeko agintari nagusia den Sultanaren alaberekin maiteminduta dago Aladdin protagonista. Neska ez bezala, Ágrabah herrixkaren kaleetan bizi da protagonista, eta lapurretan aritzen da bizitzeko behar dituen premiazko lehengaien bila.konkistatzeko nahiak, Jafar azti ilunaren tratua onartzera eramago du: basamortuan galduta dagoan koba ezkutuan sartu behaBere ametsetako neska rko da, eta bere desio guztiak egikarizatuko dituen lanpara magikoa bilatu. Arriskua gertu duen unean, Genioa ezagutuko du protagonistak, eta irudikatu ezin zezakeen abentura bat bizitzeari ekingo diote elkarrekin.

Disney erraldoiaren istorioaren interpretazio berri bat, oraingoan, hezur-haragizko aktoreen parte hartzearekin.

.

Brightburn

Zer gertatuko litzateke, emergentziazko egoera batean, haur ezezagun bat Lur Planetan lurreratuko balitz? Heroia baino, zorigaiztoko pertsonaia kontsideratua izango balitz?

.

Greta

Neska goxo eta inuxentea den Frances protagonista Manhattan uhartera lekualdatuko da bere amaren heriotzarekin. Egun batez, galdutako emakume poltso batekin egingo du topo metroan, eta hura benetako jabeari itzultzeko ardura hartuko du bere gain.

Frances eta Gretak metroan ahaztutako poltsa horren harira ezagutuko dute elkar. Segituan lagun egingo diren arren, harremana aldatzen joango da Gretaren intentzio ilunak ezagutu ahala.

Estreinaldiak: Maiatzak 24

Euskal pantailaren gunea