Estreinaldiak: Maiatzak 17

Estreinaldiak: Maiatzak 17 –

Estreinaldiak: Maiatzak 17

L’homme fidèle 

Mariannek Abel bikotekidea utziko du, eta haren lagunik onenarekin joango da, Paulekin, espero duen haurraren aita baita. Zortzi urteren ondoren Paul hil egingo da. Patuak Abel eta Marianne berriro elkartzea eragingo du, baina ez da elkartze erraza izango. Izan ere, jeloskor jarriko ditu Mariannen semea, Joseph, eta Paulen arreba, Eva, haurtzarotik Abelekin sekretuan maiteminduta egon dena.

Afektibitatearen eta egungo harreman egituren inguruan idazitako hausnarketa. Sormen eta goxotasunez betetakoa, gidoiaren bilakera aurreikusterraza izanagatik, atseginez gozatzeko modukoa. Izan ere, Gidoi Onenaren saria jaso zuen Donostia Zinemaldiaren 66. edizioan.

Hellboy

Superheroiak, zientzia-fikzioa, fantasia eta ekintza nahasten dituen zinema genero anitzaren zale zarete? Hauxe zuentzako proposamena!

Nimue espiritu anzestrala garaitzearen mandatua jasoko du Hellboy piztiak AIDP defentsa erakundearen izenean. Ehunka urte atzera garaitutako sorgina da Nimue, Merlin magoaren maitale izandakoa eta harengandik magia ilunaren sekretu guztiak bereganatu dituena. Hildakoen mundutik itzuliko, mendekua hartu nahian.

Long Shot

Bere burua AEBko presidente izateko prestakuntza lanetan murgildurik, diskurtso erakargarri eta eraginkorrak idazteko kontratatuko ditu Charlotte Fieldek (Charlize Theron) Fred Flarskyren (Seth Rogen) zerbitzuak. Hala, nerabezaroko lehen maitasuna izan zuenarekin topo egingo du berriro mutilak.

Iraganeko kimika eta sugarrek indarrez eutsi diote urteen igarotzeari, eta azkar berreskuratuko du bikoteak gazte garaiko harreman berezi hura. Haien posizio soziala eta mundua ulertzeko moduak, ordea, ez dira lehen ziren berdinak, eta tentsio uneak geroz eta ugariagoak izango dira kanpainak aurrera egin ahala.

Le Poulain

Hauteskundeen gaiari estuki lotuta dago ere Mathieu Sapin zuzendari frantsesaren proposamen hau. Politikaren botereak erakarririk, lehendakaritza bozetara aurkezten den hautagai zerrenda bateko kide izateko erabakia hartuko du 25 urteko gazte protagonistak, komunikazio buruaren idazkari lanetan.

Boterearen formarik indartsuenetakoa da informazioarena, eta horren kalte-ordainak gertutik ezagutzeko aukera izango du.

El año de la plaga

Irenerekin zuen harremana eten ostean, Victorren adiskideak lagunaren bihotza sendatuko duen pertsona berri baten bilaketari ekingo diote, ohartu gabe lagunak ez duela bikote ohia ahazteko inolako intentziorik. Hala, hura birkonkistatzeko planari ekingo dio, neska inguruko arazoetatik urrun mantenduko duen zaindariaren papera hartuaz.

Estreinaldiak: Maiatzak 17 Estreinaldiak: Maiatzak 17
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude