Maddi Barberren “Gorria” filmak irabazi Huhezinema saria

Maddi Barberren “Gorria” filmak irabazi Huhezinema saria –

Huhezinema 14ko palmaresa jada hemen da; hauek dira aurtengo sail ezberdinetako irabazleak.

Bi egunetan ikusi ditugun film laburren maila altua txalotzekoa eta zoriontzekoa izan den arren, gure epaimahaiak hauetako batzuei soilik aitortu dizkiete sariak. Honako hauek dira Huhezinemako 14. edizioko sarituak:

Maddi Barberren "Gorria" filmak irabazi Huhezinema sariaMU Ikasleen sailean, Ilunabarrean esanek (Xabier Vallina) 200€ irabazi ditu fikzio onenaren saria lortzeagatik. Hala ere, epaimahaiak 12 minutu (Ane Cuesta) film laburrari aipamen berezi bat egitea erabaki du, honek ere profesionalak hunkitzea lortu baitu. Ikusleen saria, ordea, Ilunean Argia (Maria Garmendia) laburrak lortu du, 100€ irabaziz. Azkenik, aipatzekoa da Deia (Khuruts Begoña Urrutia) dokumentala izan dela bi sari lortu dituen ikus-entzunezko bakarra, halaber, dokumental eta argazki onenaren saria. Lehenengo sariarengatik 200€ jaso ditu, eta bigarrerangatik, berriz, 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua Ogeita4 enpresaren eskutik.

Sail ofizialean, Gorria (Maddi Barber) filmak irabazi Huhezinema saria, hau da, Euskarazko film onenarena, eta 800€ eraman ditu etxera. Komedia sari berriaren irabazlea Datsegit (Aitor Arruti) izan da, 300€ irabaziz. 400€ko balioa duen saria, Vertigo, Maiteri (Xabier Larrazabal) eman zaio. Mundukidek Giza Eskubideak eta Justizia sozialaren gaia egokien txertatzen dituen film laburrari 700€ eman dizkio, eta hau Before I Die (Iker Esteibarlanda) izan da. Bukatzeko, ikusleen saria Dar-Dar film laburrak jaso du, 300€ irabaziz.

Bi egun hauetan bizitako emozioa, adrenalina, urduritasuna eta poza nabaria izan da Aretxabaletako Arkupe aretoan. Zinemazale asko izan dugu gure artean, eta ikusgarria izan da jaialdiak hauengan sortu duen eragina, ikusleen arima pasioz eta zinearekiko grinez bustiz. Laburbilduz, martxoaren 17 eta 18an bizitako giroa paregabea izan da, kontuan harturik ikuslegoaren zati handi batek etxetik bizi izan duela jaialdia.

Huhezinema 14. edizioko lan-taldea inoiz baino harroago sentitzen da gaur egun bizi dugun egoerak eragindako zailtasunei aurre egin diegulako; Huhezinemak COVID-19ari aurre egin diolako. Plazer hutsa izan da artea hain publiko zoragarriarekin partekatzea, bizitzea eta gozatzea. Datorren urtean ikusiko dugu elkar aretoetan; bitartean, ez utzi zinemaz gozatzeari!

Hona hemen pare bat labur irabazleen trailerrak: Ilunabarrean esan (Xabier Vallina) eta Gorria (Maddi Barber).

Maddi Barberren “Gorria” filmak irabazi Huhezinema saria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude