Lurralde egitasmoa sarean da berriro: historia eta zientzia guztiontzat

Lurralde egitasmoa sarean da berriro

Historia, Geografia, Zientzia eta Natura. Horiek dira Lurralde egitasmoaren gai nagusiak. Zientzia izan ezik, Euskal Herrian gutxitan azaltzen diren edukiak lantzea du helburu Lurraldek. Garai berri honetan EITBko blog sarearen babesarekin berpiztu dugu proiektua, ahalik eta lagun gehienengana heltzeko asmoz, http://www.blogseitb.net/lurralde/ helbidean.

Lurralde

Garai berri honetan landu ditugun lehen gaiak gure tematikaren erakusle dira. Gizakiak eta animalien arteko ezberdintasuna, laster meteorologoek ofizialki onar dezaketen hodei mota berria eta aita santu galdu baten hilobiaren bila aritzen diren arkeologoen istorioa.

Haratago joan nahi dugu. Normalean Euskal Herrian lantzen diren gaietatik haratago. Euskarak ere horrelako edukiak behar eta merezi dituelako. Gurekin bidaia konpartitu nahi?

Lurralde egitasmoa