Lou Olanguari buruzko filmak irabazi du publikoaren saria Dock of the Bay jaialdian

Lou Olanguari buruzko filmak irabazi du publikoaren saria Dock of the Bay jaialdian –

Musikari buruzko dokumentalen jaialdia da Dock of the Bay, urtarrilaren 7tik 12ra bitarte Donostian jorratu dena, hamabigarrenez.

Festibalak bederatzi film izan ditu lehian Sail Ofizialean, eta bart ezagutarazi zuen palmaresa, Antzoki Zaharrean burutu zen Sari Banaketan.

Lou Olanguari buruzko filmak irabazi du publikoaren saria Dock of the Bay jaialdian
Alberto Gracia sari nagusia jasotzen, bart.

Aurtengo sari nagusia, Dokumentalik Onenari ematen zaiona, Alberto Gracia zinemagile galiziarraren “La estrella errante” film espainiarrak eskuratu du, epaimahaiaren aburuz «zinema-genero honen mugak hedatzen dituelako, ertzak erdigunean kokatzen dituen kontakizunaren bidez, eta ikuslea haluzinatutako bidaian murgilduz». 80. hamarkadako Los Fiambres punk taldeko abeslari Rober Perduten bidaia lisergikoa du ardatz dokumentalak.

Maria Arnal, Eduardo Guillot eta Mercedes Martinez hirukoteak osatutako epaimahaiak, bestalde, aipamen berezia egin nahi izan dio Claudia Priscilla eta Kiko Goifmanen “Bixa Travesti” dokumental puzkari, «biziki bortitza den errealitate soziopolitikoan bizi den ezhoiko pertsona aldarrikatzen eta ikusarazten duelako». Dokumental brasildarrak Linn da Quebrada artista transgenero paregabea ematen du ezagutzera, film indartsu eta ausart baten bitartez.

Gipuzkoako Aldundiak, Ramon Lluis Banderen “Cantares de una revolución” filma saritu du, «bere balio soziologiko ukaezinagatik eta Espainia garaikidean ahaztua izan den gertakari tamalgarri bat gogora ekartzen duelako imajinazioz beteriko modu ausart batean». Nacho Vegas kantariaren bitartez, filmak 1934ko urrian Asturiasen izan zen langile eta nekazarien altxamenduaren berri ematen digu.

.

Publikoaren Saria

Lou Olanguari buruzko filmak irabazi du publikoaren saria Dock of the Bay jaialdianAzken aipamena, Publikoaren Saria, Euskal Herriko lan batek erdietsi du, Usua Garinek, Andrea Lopetegik eta Izotz Barriok elkarlanean zuzendu duten “Lou” dokumentalak. Filmak Humedecidos, OK Korral eta Las Lagartas taldeetako abeslari izan zen Lou Olangua zarauztarra aurkezten digu -2013an 53 urte zituela zendua-, oholtza gainean lagun izan zituenen ahotik (Dani Ulacia, Marivi Ibarrola, Mikel Kazalis, Garbiñe Ubeda, Mikel Insausti…) dokumental xume, bizi eta positibo baten bitartez.

Aurtengo edizioan, jaialdiak zuzeneko musika emanaldiak indartu nahi izan ditu, eta egitarau berritzaile bat aurkeztu du, “Dock Live!”, non zinema emanaldiak zuzeneko musikarekin lagundu diren, besteak beste Mursegoren partaidetzarekin.

Aparte, astean zehar zinemaldiak proiekzio batzuetako sarrerak agortu ditu, besteak beste, Camaron de la Isla eta Lou Olanguari buruzko filmak ikusteko, edo Trojen Recordsi buruzko dokumentala, zeinarentzat bigarren pase bat antolatu zen.

Lou Olanguari buruzko filmak Lou Olanguari buruzko filmak Lou Olanguari buruzko filmak Lou Olanguari buruzko filmak
dock of the bay, Donostia, musika, musika dokumentalak, zinea, Zinemaldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude