Los objetos nos llaman

prt_objetos.jpgJ.J. Millás. Los objetos nos llaman. Seix Barral.

Ez daukat batere gogorik ipuin liburu honetaz hitz egiteko, bihar egin behar baitiot elkarrizketa Millási berari. Esan dezagun ez dudala aurkitu liburu honetan El desorden de tu nombre eta La visión del ahogado eleberrietan (eta idazpurua ahaztu zaidan beste ipuin liburu batean) aurkitu nuen egile hura bera. Ofizio handia bai, eta manierismo posmoderno ezkutuko bat, aurkitu ditut. Eta idatzi gabetan bizitzen ezin asmatu dabilen morroi bat ere bai.  Hori guztia bai, baina idazle handi hura ez. Inondik inora.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Los objetos nos llaman”-ri buruz

  • “No mires debajo de la cama” (1999) hain iruditu zitzaidan lotsagarria ezin izan dudala ordutik Millasen beste ezer irakurri. Ziur naiz gauza onak izango dituela (zuk aipatzen dituzun liburuak, adibidez), baina eleberri hark bere beste ezer irakurtzeko gogorik gabe utzi ninduen. Benetan, ez dakit zerbait txarragorik irakurri dudan. Don DeLilloren eleberri sasi-postmodernoren bat agian?

  • Beninoedobenito 2008-12-12 22:47

    Nahiko nuke bai urtero “White noise” bezalako nobelatzarrak publikatuko balira.

  • Beninoedobenito: zuretzat (eta Harold Bloomentzat) White Noise, Mao II, Underworld eta bestelakoak. Pertsonaiak martzianoak diruditen eleberri galantak. Intelectually shallow entzun nion norbaiti, baina unbearable esango nuke. Agian Libra, baina agian soilik.

  • Ba niretzat “White noise / Ruido de fondo” oso ona, “Submundo” ere bai, “Mao II” ona eta “Libra” bikaina. Bistan da, ordea, Delillo-zale amorratua naizela. Nahiago nituzke nik ere halako nobelak gurean. Azkena, “Salto al vacio”, zenbait kritikarik oso maila onean jarri duena, ez zait hainbeste gustatu.