Lizarren doinua

Lizarren doinua

Iruñeko Oberena dantza taldeak Lizarren doinua ikusgarria eskainiko du Burlatako Kultur Etxean (Nafarroa). Antzerkia eta dantza uztartzen dituen lana da, iaz estreinatu zutena. Sarrerak aurretik erosi daitezke Oberena Kirol Elkarteko bulegoan eta Karrikiri euskal dendan. Egunean bertan ere eskuratu daitezke leihatilan 16:30etatik aurrera.

Sinopsia:
Buruzagi maltzur batek munduko gaita guztien doinua bahitu du. Musika tresna hori jotzen saiatu zen, baina nahiko baldarra zenez, ez zuen lortu. Horregatik, azti baten laguntza izan du gaita guztiak isilarazteko. Baina mutiko batek aztiari aurre egin dio. Lizar du izena, eta arratsaldero-arratsaldero bere gaita jotzen du soinua galdu ez dezan.

Egun batean, iturrira joatea ahantzi, eta aztiak Lizarren gaitaren doinua bahituko du; iturriaren barnean gatibu geratuko da. Oinatz eta Amets anai-arrebek misio bat izanen dute: Lizarren doinua askatzea. Horretarako erraldoiak herriko plazara eraman beharko dituzte, aurki hasiko diren herriko besten aurretik. Izan ere, hori da Lizarren doinua askatzeko modu bakarra. Amets eta Oinatz basoan barneratuko dira haien helburua lortzeko, eta hainbat abentura biziko dituzte.

Informazio osoa

Argazki galeria

Gonbitea (bideoa)

Lizarren doinua

BARDO GORRI NAFARRA