Literaturian zu naiz, ni zara

Literaturian zu naiz, ni zara –

Gaur hasi eta igandea bitarte, Zarautzen izango da euskal letren plaza, Literaturia, “Zu naiz Ni zara” lelopean.

.

Larrabetzuri lekukoa hartuta 2014tik aurrera Zarautzen egiten den udaberriko literatur festibalak hiru zutabe ditu ardatz: liburu azoka (musika plazan), liburu aurkezpenak (Garoa liburudendan) eta solasaldi edo emanaldiak (Modelo aretoan eta Etxezabalan). Gainera, umeentzako literaturari ere eskaintzen dio arreta, Literattipiarekin.

Azpian duzu aurtengo emanaldien egitaraua, eta Garoan aurkeztuko diren liburuen zerrenda. Gogoratu, liburu azoka izango dela Musika plazan larunbatean goiz eta arratsaldez, eta igande goizez.

.

EMANALDIAK

OSTIRALA 10

Modelo Aretoan:

18.30ean “Jenis Joplin” nobelaren jendaurreko irakurraldia eta ondoren, Paul Beitiak elkarrizketatuko du Uxue Alberdi egilea.

20.00ean Iñigo Astizen “Manifestua”. Gero, Bertso-maskarada Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Xabier Lizaso eta Unai Gaztelumendirekin.

.

LARUNBATA 11

Etxezabalan:

10.00etatik 13.00etara Komiki-tailerra Ainara Azpiazu Axpirekin. Izena emateko idatzi: literaturia.zarautzen@gmail.com

Modelo Aretoan:

10.00etatik 12.00etara Itzulpen-tailerra (EIZIE).

13.00etan “Mundutik euskarara labur-labur” emanaldia.

Musika plazan:

11.30ean Ipuin-kontaketa: Ander Iruretagoiena. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko gara).

12.30ean “Otto Pette” eleberriaren 25. urteurrena ospatzeko, Patxi Santamariaren performancea eta brindisa txakolinarekin, Anjel Lertxundi omentzeko.

Modelo aretoan:

17.30ean Idazleen gorputzak mahai-ingurua. Eider Rodriguez gidari; gonbidatuak: Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi eta Miren Agur Meabe.

19.00etan Margolaria” filma. Ondoren, Mikel Urdangarini elkarrizketa musikatua Karmele Jaio eta Oier Aranzabalen eskutik.

.

IGANDEA 12

Musika plazan:

11.30ean Ipuin-kontaketa: Yolanda Arrieta. “Letren maskarapean”. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko gara).

12.30ean LITERATTIPIA literaturaren festa umeentzat: liburu-trukea, manifestua, musika eta Yolanda Arrietari aitortza egingo diogu Haur eta Gazte-Literaturan egindako lan itzelarengatik.

Modelo Aretoan:

13.30ean Salbatore Mitxelenaren jaiotzaren 100. urteurrena dela eta, mahai-ingurua. Alex Gurrutxaga gidari eta gonbidatuak, Anjel Lertxundi eta Lourdes Otaegi. Sara Gabirondok, Libe Gastañaresek,  Danel Aizpitartek eta Janet Stangerrek musikatuko dituzte Mitxelenaren hainbat poema.

17.30ean S(u/a)minetik bakera. Patxi Lurra eta Mudoh-ren emankizuna bideo, testigantza eta testuen irakurketekin, Ana Galarraga eta Imanol Epelderen parte hartzearekin.

.

Literaturian zu naiz, ni zara

Literaturian zu naiz, ni zara Literaturian zu naiz, ni zara