Literaturiak aingura bota du Zarautzen

Literaturiak aingura bota du Zarautzen –

Maiatzaren 24tik 27ra, datorren igandera bitarte, Zarautzek Literaturia hartuko du beste behin, euskal letren udaberriko uzta plazara agertarazi eta gozagarri egiten duen jaialdia.

Aurten jaialdiak “Aingura” hartu du lelotzat, eta egitarau oparoa dakar hiru zutabe nagusitan. Baga, zuzeneko emanaldiak Antoniano aretoan,non disziplina anitzeko artistek propio Literaturiarako sortu dituzten ikuskizunak taularatuko dituzten; biga, Musika plazako egitaraua, non liburu azoka eta, batez ere, haurrentzako egitarau zaindua eskainiko den; eta higa, Garoa liburudendako aurkezpenak, non larunbatean, goizeko 10.00etatik iluntzeko 19.30era, hamaika liburu argitaratu berri aurkeztuko diren egileen beraien ahotik.

Jaialdiak, ohi bezala, bideo bitxi bat egin zuen aurtengo edizioa iragartzeko.

Literaturiak aingura bota du Zarautzen

Literaturiak aingura bota du Zarautzen