‘Arte[faktua]’ literatur saioa estreinatuko du ETB1ek larunbatean

‘Arte[faktua]’ literatur saioa estreinatuko du ETB1ek larunbatean –

'Arte[faktua]' literatur saio berria emango du ETB1ek Yolanda Mendiola aurkezle eta zuzendari Larunbatean hasita, ‘Arte[faktua]’ literatur saio berria emango du ETB1ek Yolanda Mendiola aurkezle eta zuzendari duela. Atal ugari izango ditu: nagusia idazle bati bere lana, unibertsoa, pentsamendua eta motibazioa ezagutzeko egindako elkarrizketa izango da. 

Baina horrez gain, gonbidatuak, nobedadeak, irakurle eta liburu-saltzaileen gomendioak eta booktuberrenak agertuko dira. Horrek guztiak osatuko du ‘Arte[faktua]’: literatura, liburuak, idaztea eta irakurtzea maite duten guztiei zuzendutako programa.

Esan bezala, datorren larunbata, otsailak 3, estreinatuko da arratsaldeko 15:00etan  ETB1en lehenengo gonbidatu bezala Pako Aristi idazle urrestildarra izanik.

literatur saioa estreinatuko du ETB1ek
Pako Aristi Arte[faktua] literatur saioan.

Gure webgunea

'Arte[faktua]' literatur saioa estreinatuko du ETB1ek larunbatean

‘Arte[faktua]’ literatur saioa estreinatuko du ETB1ek larunbatean

Arte[faktua] literatur saioa ETBn