Kritika Zinematografikoa: “Licorice Pizza”

Kritika Zinematografikoa: “Licorice Pizza” –
Kritika Zinematografikoa: "Licorice Pizza"

.

Kritika Zinematografikoa: "Licorice Pizza"Zuzendaria: Paul Thomas Anderson
Urtea: 2021
Herrialdea: AEB

-Ondo funtzionatzen duen nahasketa berezia-

Sartu eta lehen astean egin omen zuen alde Paul Thomas Andersonek zine eskolatik; eta agian horrexegatik aldendu ohi dira zinemagilearen gidoiak drama aristotelikoak izan behar omen dituen hiru ekitaldien estruktura klasikotik. Horren ordez, Andersonen estiloa gehiago hurbiltzen da literatura garaikidearekin lotzen ditugun formula libreetara, kontakizun ezberdinak nahasteko duen ohitura horretan gauzatzen den bezala (agerikoa da Robert Altmanen eta Raymond Carverren istorioak osatzen dituzten zorizko korapiloak, Magnolia bezalako bere lehen filmetan). Horrez gain, premisa klasikoak mantentzen dituzten filmak ere ez dira Andersonen erritmo irregularretatik salbatzen: The Masterren kasuan, esaterako, “funtsezko” momentuak eta peripeziak bereizezinak bihurtzen dira askotan, eta antzeko zerbait gertatuko da estreinatu berri den Licorice Pizzan. Horrexegatik komeni izaten da Anderson estilora ikustaldi batekin baino gehiagorekin hurbiltzea, posible baita estetika kaotiko horretara ohituta ez dagoen ikusleak egitura klasikoago bat espero izatea. Andersonen asmoa, beraz, ez da funtsezko gertaerak pixkanaka eta era linealean argitzea — Thomas Pynchonen Inherent Vice parodiazko noir haren egokitzapenarekin izan zuen progresiboki denboran aurrera argitzen diren misterioen aurkako gestu bikainena—.

Hala eta guztiz ere, eta klimaxaren bilaketatik urrundu arren, filmatzeko era formalismo klasikora hurbiltzen da —areago, baliteke planteamendu narratiboaren beraren ondorio izatea— izan ere, eszena partikularren berezitasunek berebiziko garrantzia hartzen dute, eta horietan erakusten du zuzendariak bere maisutasuna. Licorice Pizzan lortzen diren girotzeak, antzezle-zerrendaren lan izugarriak, argazki zein muntaia paregabeak, eta beste xehetasun milimetriko ororekin osatzen den mosaiko izugarri horrek ez du parekorik aurtengo panorama zinematografikoan. 90eko hamarkadako zinemagileen antzera (Soderbergh, Tarantino, David Fincher, Spike Lee…), filmak argi uzten du Andersonek ere 60 eta 70 hamarkadetako zinema guztia irentsi duela txikitatik; Tarantinori bezala, garai harekiko ikuspegi retro-maniatikoa usaintzen zaio, bai zeluloidearen materialtasun galduagatik duen nostalgian, baita garaiko klasikoekin osatzen dituen muntaia musikaletan ere: The Doors, David Bowie, Nina Simone…

.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Licorice Pizza"

Kritika Zinematografikoa: “Licorice Pizza”

Euskal pantailaren gunea