Letrazale amorratuentzat bakarrik

dsc01287.JPG

Horoskopoak idatzi ez idatzi erabaki ezinik gabiltzan bitartean, Quim Monzó laguna izan dugu geurean egun batzuetan atsedentzen eta parrandan. Eta berak bidali digu gauzatxo harrigarri bat, arbolari buruzkoa, gaztelaniaz. (Izugarria egiten da kataluniar eta euskaldun batek “etsaiaren” hizkuntzan elkar ulertu beharra. Bizimodu garaikidearen paradoxak dira). Bi aholku dauzkat, hala ere: 1- Ez zaitez inola ere hau ikustera jarri, letraeroa ez bazara. 2- Ikustea deliberatu baduzu, emaiozu ordenagailuaren bolumenari topera. On egin. Hemen da.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

5 pentsamendu “Letrazale amorratuentzat bakarrik”-ri buruz

  • Zure atzetik igo naiz arbolera eta ipurdia ikusi dizut: hurrengo horoskopoan gu koitaduon bista arazoak igarriko dituzu, ezta?

  • doriangreitxu 2008-04-17 15:05

    “(Izugarria egiten da kataluniar eta euskaldun batek “etsaiaren” hizkuntzan elkar ulertu beharra. Bizimodu garaikidearen paradoxak dira)”

    Arraioa! Elkar ulertzea ahalbideratzen duen hizkuntzari “etsaia”? Eztakit ba, eztakit.

  • Doriangreitxu polit hori, jakingo duzu, ba, zer esan nahi duen “paradoxa” hitzak? Ez da?

  • doriangreitxu 2008-04-18 13:53

    Barkamen eskatzen dizut, konatxe, ‘hizkuntza etsaia’ irakurri nuen, eta ez ‘etsaiaren’ hizkuntza zuk idatzi zenuen bezala. Neu nenbilen oker, eta zuzen irakurri izan banu, ez nuen iruzkinik bidali izango.

    Hala ere, amuari heldu diozunez, sokari tiratu txiki bat:

    Ez da hizkuntza onik eta txarrik. Beraz, ez da hizkuntza lagunik eta etsairik. Ezin dut inongo hizkuntzarik kategoria horiekin lotu. Ezagutzen ditudan hizkuntza guztiak maite ditut, eta ezagutzen ez ditudan guztien enbidia dut.

    Ados?