“Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat” aldi baterako erakusketaren inaugurazioa

Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat –

Iparragirre familia. Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo.
Iparragirre familia. Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo.

Datorren iralaren 20an, arratsaldeko 19:00etan Zumalakarregi Museoak aldi baterako erakusketa berria inauguratuko du Ormaiztegin. Pasa den ikasturtean hasi zen Migrazioak proiektuaren barnean kokatua dago erakusketa berri hau.

Gure begirada, egun bezala, amets, itxaropen, etsipen eta frustrazioak dituzten pertsonak aurkitzen ditugun XIX. mendetik hasten da, non momentu zehatz batean, bidaia hasiko duten etorkizun hobeago baten bila. XIX.mendeko euskal emigrazioaz diharduen gertakizun historiko batetik abiatuta, egungo migrazio prozesuetaz hausnartzeko asmoa dugu.

XIX.mendeari dagokionez, Uruguaira zuzendutako euskal emigrazioa hartu dugu eredutzat, zehazki 1842.ean Leopoldina Rosa fragataren espedizioan begirada jarriz. Ikuspegi honek prozesu konplexu honenganako gerturatze gizatiarra eskaintzen digu.

Gonbidapen irekia luzatzen dugu bertan parte hartzera animatzen den orori.

"Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketaren inaugurazioa

“Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat” aldi baterako erakusketaren inaugurazioa

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.