Lekurik ederrena

 castaneda_carlos1_mid.jpg

Nerabe ginela, oso modan jarri ziren Carlos Castaneda-ren antropologia eta psikodelia liburuak (Las enseñanazas de Don Juan, Una realidad aparte, Viaje al Ixtlan…). Haietako batean, Don Juan azti eta maisuak gela huts bat erakusten dio Castanedari eta “bere lekuan” esertzeko eskatzen dio. Gelan ez dago besterik zorua baino. Hala ere, ez du edozein lekuk balio, Castanedak “bere lekua” hautatu behar du eta ez beste bat. Bakarra baita dagokiona leku infinitoen artean. Gau osoa ematen du aurkitu arte, zoruko pundu guztiak begiratzen eta probatzen, baina, azkenean, “berari dagokion lekua” aurkitzen du, zorionaren pareko sentsazioa nagusitzen baitzaio. Huraxe dela, eta ez beste bat, sentitzen du. Esan nahi baita, bakoitzak daukagula geure leku zehatza mundu honetan. Hortxe bakarrik izan gaitezkela “geu”. Nik, jakina, ez dut aurkitu leku hori, baina ez du oso urruti ibili behar irakurtzeko erabiltzen dudan Voltaire motako besaulki zahar batetik, hortxe, hegoaldeko terrazara ematen duen beirategiaren alboan. Zuk aurkitu al duzu zeure lekua? Non dagoela uste duzu?

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

6 pentsamendu “Lekurik ederrena”-ri buruz

  • Goiz partean itsasertzean kokatutako ohe batean, esnatu eta aurrean dudan itsasoa zakar dagoela, eta nire ondoan besarkatuko nauena dudala.

  • Lekurik ederrena, beti lekutan

  • Walter Oskoz 2007-04-04 23:16

    Zilegi bekit atrebentzia baina baina erantzuna oraintxe bertan ikasi dudana praktikan jarriz eginen dut. Esperimentu autodidakta hau ongi irtenez gero, segidan joanen zaizu azalpen explizitoa.
    Sarri arte konatxe.

    [http://www.youtube.com/watch?v=7s6g27hsuws]

  • Walter Oskoz 2007-04-04 23:30

    Tira, youtubeko bideoak posteatzeko ikastaro espresak ez du emaitza onik lortu.
    Kontua da lekurik ederrenik ez dela inon, areago, lekurik ederrena nonahi izaten ahal dela.
    Japoniako bazterrik aseptikoena, munduk txokorik hunkigarriena bihur daiteke-eta. Nire asmoa ez zen erretolika hau botatzea, “Lost in traslation-en” lurrina zabaltzea baizik.
    Sar nadila berriro gugelen eta “nola posteatu youtubetik” bilatu.
    Pasa Gabon (zaudeten lekuan zaudetela).

  • Walter Oskoz 2007-04-04 23:35

    [ youtube=http://www.youtube.com/watch?v=7s6g27hsuws ]

  • Leku ederrak. Leku eder asko dago hemen eta han, gertu eta urrun. Hemen: Arno azpikaldean pagadi txiki bat dago eta bertan tximista batek erdibitutako pago bat; bere enbor gehiena hutsik dago eta bere barrenean jarri leike (hori egin ohi dut: bere barrena ostro lehorrez bete, sartu, jarri eta lasaitu). Pagoak oso indartsuak direla ikus daiteke berari begira. Enborra hutsik, azala besterik ez du baina hiru adar kristonak ditu, bizitza gainezka igartzen zaie.
    Leku ederrak. Edozein hondartza: eguraldi eta itsaso onarekin, eguraldi eta itsaso txarrarekin. …..
    Leku ederrak: Marruekosen, Xauenen adibidez, etxeko terrazan arratsean; hasieran zeruaren koloreak eta gauez izarrak eta izarrak eta izarrak.
    Leku ederrak. Edozein leku. Norbera ondo egonez, bakarrik edo lagunduta, ondo eta alai bazaude leku guztiak dira ederrak. Goibel egonez emaitza desberdina izaten da. Lekua ederra da edo ederra sentitzen duzu zeure barrua ederra denean.
    Leku ederrak, nere ustez eta gehienetan,ez dira bista edo begiekin ikusten dudana baizik eta lekuak sentitu arazten didana.
    Leku eder bat: Adibidez Hendaian, etxeko jardin edo baratzean, udan eguraldi onarekin, arratsean, afari-merienda eginez nere hilobak inguruan jolasean eta zarataka ari diren bitartean.
    Muxu bat