Lekore: gazteak, literaturaz eta paperean

Lekore literatur aldizkaria sortu du Itu Literatur Bandak. 0 alea aurkeztu dute Durangoko Azokan, eta urtean zehar 3 ale inguru ateratzeko asmoa dute.

Itu Literatur Banda, Gipuzkoako kostaldean sortu zuten hiru gaztek. Gerora, Euskal Herriko beste zenbait jende batu zitzaien taldera. Fanzineak egiten zituzten euren testu literarioak zabaltzeko asmoz, lau egin zituzten urte betez. Bestalde, Info 7 irratiko Obabako testiguak saioan ere kolaboratzen zuten euren testuak, itzulpenak, eta hausnarketak plazaratzeko.

Urte bete egon dira ezer argitaratu gabe eta oraingoan proiektu berria aurkeztu dute: Lekore, literatur zaleei zuzendutako aldizkaria. Internet aroa izan arren, erronka bezala paperari eutsi diote. Gazteak, literaturaz eta paperean, ez da apustu makala!

Lekore: gazteak, literaturaz eta paperean