Larrua, “plazer hutsa”

Larrua, “plazer hutsa”

Fuerte dator aurtengo Literaturia; Larrua gaitzat hartuta eta “plazer hutsa” lelopean. Zarautzen ospatuko da maiatzaren 19tik 22ra, eta emanaldiez, liburu-azokez eta liburu-aurkezpenez gozatzeko aukera egongo da.

Larrua, "plazer hutsa"Ekitaldi mordoa prestatu dituzte larruari bueltaka, ziur plazer hutsa izango dela. Besteak beste, Miren Agur Meabek egingo du irekiera hitzaldia; Eider Rodriguez eta Kirmen Uribek euren jardunari buruzko solasaldia egingo dute; Harkaitz Canok Anne Sexton-en poematan oinarrituriko “Ene maite kuttunak” ekitaldia aurkeztuko du; Itu Bandakoak eta Ruper Ordorika ere izango dira musikari lanetan; eta Xabier Payak “Nork hil du Andoni Egaña?” liburuan oinarrituriko ikuskizuna aurkeztuko du.

Lehengo urteko arrakasta ikusita aurten ere helburu berari heldu nahi dio literaturiak: Zarautz udaberriko euskarazko liburuen erakusleiho bihurtzea.

Apirilaren 20an aurkeztu dute egitarau osoa Donostiako Garoa liburu-dendan. Agendan gorriz borobiltzeko asteburua izango da: aukera paregabea euskal literatur uzta dastatzeko.

Larrua, “plazer hutsa”