Lagun gaitzazu Igartubeitiko baratzea zaintzen

Lagun gaitzazu Igartubeitiko baratzea zaintzen

Inguruko landare, zuhaixka eta zuhaitzen bitartez, baserri mundua ezagutu ezazu. Igartubeitin, guztiek betetzendute beraien funtzioa, esperientzia berri honen bitartez ezagut itzazu beraien sekretuak…

Zer eskaintzen dizugu?

Igartubeitiko baratze ekologikoaren sekretuak deskubritzera gonbidatzen zaitugu. Hilabetez hilabeteko bere zaintzak, landareen ezaugarriak, bere erabilpenak baserrian eta bitxikeri zein jakintza ugariak. Bere zaintzan esperimentatu eta lagundu gaitzazu, gure labore gunean eta baratzeko txoko ezberdinetan. Landatu barazki berriak, lurrari eragin, uzta bildu, orbelak kendu eta prest badaude eraman ezazu barazkiren bat.

.

Jarduera hau egiteko erreserba egin telefonoz deituz:

Tel.: 943 72 29 78

Edo idatzi email-a: igartubeiti@gipuzkoa.eus

Animatzen zara? Zure zain gaude…

Lagun gaitzazu Igartubeitiko baratzea zaintzen
baratzea, baserria, familiak, Igartubeiti

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude