Lafitte izena

Lafitte izena –

Euskal Gaizkileak Seriea podcastak Euskal Herrian gertatutako krimenak fikzionatu eta narrazio moldean zabaltzen ditu, eta bere osagai garrantzitsuenetako bat hizpide den krimenari buruzko kantua da. Kasu askotan belaunaldiz belaunaldi iritsi dira guregana abesti horiek; beste batzuetan bertso paperak ailegatu dira, eta guk musikatu; gainontzekoetan ez da ez bata eta ez bestea iritsi, eta horrelakoetan kantuak sortzeko eskatu diegu zenbait musikariri.

“Lafitte anaiak, Baratariako erregeak” Euskal Gaizkileak serieko bederatzigarren atala izan zen. Jean eta Piarres Lafitte kortsario miarriztarren bizitza kontatzen da bertan: kortsariotza, Karibeko espedizioak, komertzioa, politika, esklabutza…

Ez ginen Lafitte anaien inguruko euskarazko kanturik topatzeko gai izan, eta abesti baten sortzeko enkargua eman genion Jurgi Ekiza musikari baionarrari.

LAFFITE IZENA

Kortsarioa ala pirata,

Zerbitzaria ala lider ukaezina,

Gaiztagina ala komertsantea (komertsante paregabea).

Nahi duzuen bezala oroit zaitezte nitaz.

Beltz tratularia ala herri askatzailea (aberri bata ala bestekoa)

Boterearen etsai amorratua… ala maitalea,

Zuen gain ere uzten dut izendapen horren ortografia.

Nahi duzuen bezala oroit zaitezte nitaz.

Bainan…

Oroit zaitezte!

Ur azalean ez du markarik uzten ozeanoak zeharkatzen dituen ontziak.

Ene herexak ezabatu baditut ere, mendeak zeharkatuko ditu ene izenak.

Egia eta ongia zer diren ez da inoiz osoki jakinen.

Historia gauza ttipiegia da…

Laffite izena leienda bihur bedi!

 

Jurgi Ekiza (1980, Baiona). 2006an Willis Drummond musika taldea sortu zuen eta bertako gitarra-jolea eta abeslaria da. Bakarlari gisa 2015ean disko bat atera zuen: bH036-LP. Proiektu honetan ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, baxua, pianoa, organoa, melodika, sanplerrak, perkusioa eta bateria jo zituen berak. Ondoren disko gehiago atera ditu hala Willis Drummondekin batera, nola bakarka. 2018. urtean hainbat proiektutan hartu du parte, batetik Lapurdiko Behi Bideko Andere Xuriak taldean eta bestalde Gernikako hainbat musikarirekin batera EraBatera taldean.

Lafitte izena
Arg: Gaizka Peñafiel

Diskografia

  • Willis Drummond:
    • Anthology (Autoekozipena, 2007)
    • Willis Drummond (Bidehuts, 2009)
    • Psilocybenea 2009/09/19 (Bidehuts, 2010)
    • Istanteak (Bidehuts, 2011)
    • A ala B (Bidehuts, 2012)
    • Tabula Rasa (Tabula Rasa, 2016)
    • Willis Drummond – Jon Iraundegi (Banizu Nizuke, 2017) – 2 abesti
    • Willis Drummond Live (Tabula Rasa, 2018)
    • Zugzwang (Tabula Rasa, 2019)
    • Garai bereziendako kontzertu berezia (Tabula Rasa, 2021)
  • Bakarka:
    • bH036-LP (2015, Bidehuts)
    • Etxeko lanak (2016), kanta bakarra
    • Amanita Sessions EP (2016, I.O. (ipar orratza)), 3 kanta
    • Ekiza 2016/IX/04 Amanita Studio (2017, I.O. (ipar orratza)
    • Presondegia, itsaso zakar bat (single)
    • Ez dakit gehio zer eguna den (Jurgi Ekiza & orkestra konfinatua)
  • Behi Bideko Andere Xuriak
    • Distortsioen munduan (2018, ZTK diskak)
  • EraBatera
    • Antipodetan (2018, autoekoizpena)
  • Kolaborazioak
    • Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010)
    • Kantuz. Euskal Presoak Etxerat (2011)
    • Euskal Herria Zuzenean, 2013 (2013)
    • Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe! (2013)
    • Herri Urrats 2015 (2015)
    • Gazte Akelarrea (2017)

euskal gaizkileak seriea

Lafitte izena

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!