Kultura Kontseiluko aurpegi berriak

Kultura kontseilua bildu gabe zegoen Patxi Lopez EAEko lehendakari izendatu zutenetik. Pasa den astean kontseiluko kide haiei erakundearekin lotura bukatu zitzaiela jakinarazi zien Kultura sailak, eta berriak izendatu zituen atzo. Haiekin lehen bilera hil honen 13an egingo du Urgellek. Kultura Plana baztertu, eta Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua izango dute zeregin. Hauek dira aurpegi berriak:   

  • Joseba Arregi, Eusko Jaurlaritzako kultura sailburu ohia. Idazlea eta EHUko irakaslea.
  • Álex de la Iglesia, zinema zuzendaria eta Espainiako Zinemaren Akademiako zuzendaria. 
  • Isabel Hergera, zinema zuzendaria.
  • Pio Ortiz de Pinedo, Eskenako zuzendaria eta Hortzmugako kidea.
  • Lucia Lacarra, ballet dantzaria.
  • Santi Eraso, Donostia 2016 hautagaitzako kultur edukien zuzendaria.  Artelekuko zuzendari ohia.
  • Nekane Aranburu, arte komisarioa
  • Aurelio González, Lenbur Fundazioko zuzendaria
  • Susana Soto, San Telmo museoko zuzendaria
  • Javier Puertas, Ondare Industrialaren eta obra publikoen babeseko elkarteko presidentea.
  • Miguel Zugaza, Madrilgo Prado museoko zuzendaria, eta Bilboko Arte Eder museoko zuzendari ohia.
  • Mikel Lejarza, Telebistako mundo mailako akadeimako zuzendaria, eta Antena 3 films eko zuzendaria.
  • Kepa Sojo, zinema zuzendaria.
  • Pilar López, Paraiso antzerki taldeko zuzendaria.  
  • Oier Arazolaza, dantzan.com-eko arduraduna.
  • Idoia Zabaleta, koreografoa.
  • Santiago Burruchaga, Ezenika goi mailako institutuko kidea.
  • Luis Javier Ugarte, antzerki programatzailea.
  • Alfonso Santiago, Last Tour Internationaleko kidea,  Azkena Rock Festival eta Bilbao BBk Liven zuzendaria.
  • Iker Arroniz, musika programatzailea.
  • Juan Ángel Vela del Campo, OLBEren aholkularia eta kazetaria.
  • Joseba Martín, Radio Euskadiko musika kazetaria.  
  • Marta Casares, Nerea argitaletxeko editorea.
  • Javier Cámara, liburu sailtzailea, Europako liburu-saltzaileen elkarteko kidea.  
  • Mikel Esnal, Elkar argitaletxeko kidea.
  • Karmele Jaio, idazlea.
  • Kepa Murua, poeta eta Bassarai argitaletxeko arduraduna.
  • Luisa Etxenike, idazlea eta Euskadiko Idazleen Elkarteko presidentea.  
  • Josu Rekalde, EHUko Arte Ederren fakultateko dekanoa. María PTQK arte komisarioa
  • Cristina Ortega, Europako  kultur behatokien sareko presidentea.
  • Patxi Salaberri, euskaltzaina.

Alex de la Iglesia atzean Blanca Urgell duela

Irudia | Alex de la Iglesia atzean Blanca Urgell duela | z | LGPL

3 pentsamendu “Kultura Kontseiluko aurpegi berriak”-ri buruz

  • gotzon barandiaran arteaga 2010-12-02 12:38

    eta zer deritzogu honi euskarazko kulturgintzan ari garenok?
    Noiz arte onartuko dugu hamarkadetan egiten ari garen lana horren lotsagabeki gutxiestea?

    Noiz arte onartuko dugu hizkuntz politika, eta beraz kultur politika, lau urtetik lau urtera aldatuz doazen instituzio zein administrazio publikoetako politikarien esku uztea?

    Aurrekoa Kulturaren Euskal Plana zen, oraingoa Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua. Zein izango da hurrengoa? Agintean daudenak etengabe aldatzen dira, euskarazko kulturgintzan dihardugunok lanean darraigu. Baina menpekoaren jarrera dugu, onartu egiten dugu ez garela gu gure herrian euskarari eta beraz euskarazko kulturari buruz erabaki politikoak hartu behar dituena, onartu egiten dugu lau urterik lau urtera beste batzuek agintzea zein hizkuntz/kultura politika hobetsi.

    Isilik geratuko gara dirulaguntzak ez jasotzeko beldurrez?

    Nor dira izen guzti horiek euskaldunon kultura politika erabakiko dutenen “aholkulari” izan daitezkeela uste izateko?

    Euskalgintzak ez du ezer esan behar? Kontseiluak? Topaguneak? Euskarazko musikariek? Euskal Idazleen Elkarteak? bertsolariek? EHAZEkoek? Ikastolen Elkarteak?

    Euskarazko kultura jaso gura dugunok ez dugu ezer esango espainolezko kultura orain arte baino askoz gehiago irentsiarazi gura diguten planei buruz?

    gotzon barandiaran arteaga

  • Guztiz ados, Gotzon. Goitik behera firmatuko nuke esan duzuna. Baina, “gu” diozun jende hori animatuko al litzateke horrelako erakunde batean parte hartzera? Beti zalantza bera dut: eskaintzen di”gu”tenean ezezkoa ematen du”gu”; gero kanpotik kritikatzen du”gu”; geldi egon barik gauzak egiten ditu”gu” bai, baina ezin uka erakundeetatik gehiago egin genezakeela…

  • gotzon barandiaran arteaga 2010-12-02 14:59

    aupa Eneko

    Eta horrelako erakunde bat izan behar da hizkuntz/politika diseinatu behar duena? Lehen ere esan dut, atzo Kulturaren Euskal Plan zena gaur Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua da eta bihar, zer izango da bihar?
    Ni ez nago Jaurlaritzak gidatutako aholkulari edo jarraipen batzorde eta antzeko ezeren alde. Euskalgintzan/euskarazko kulturgintzako sortzaile, hartzaile, antolatzaile, eragile, kazetari, dinamizatzaile direnei deika nabil, behingoagatik geure zilborrari begiratzeari utzi eta auzolanean hasi gaitezen, herri kulturgintza sustatu dezagun. Zertan ari gara, bestela, joan direneko berrogei urteotan?