Kultura gomendio bitxiak

Kultura gomendio bitxiak –

Aste Santuaren bukaerara iritsi gara baina oraindik asteburu luze bat dugu aurretik. Hori dela eta, eta inork eskatu ez badit ere, zerbait egiteko bi gomendio emango dizkizuet. Gomendio hauek ordea zerbait bitxia irakurri eta ikusteko aukera vintageak dira:

Martziano etxera joan hadi! (¡Marciano, vete a casa!) – Fredric Brown

1955an argitaratutako liburu hau aldi batean irakurtzen den horietakoa da. Martzianoez edo gure planetaz haraindiko bizitzaz baliteke gogaituta egotea, baina liburu honek zerbait berria eta originala dakar: sekulako tontakeria proposatzen duela.

Liburu honetako martzianoak lurrera heltzen dira, baina ez dute ez espaziontzi, ez armarik eta gogaikarriak, lotsagabeak eta iraintzaileak dira. Bromak egiten dituzte eta helburua gizakiak desesperatzea da eta noski, gizadi osoa bere onetik ateratzea lortuko dute.

Liburu dibertigarri eta atsegina da, eta kasu askotan egoera absurdo itzelak ditu. Irribarrez irakurtzen den horietakoa.

Eraztunen Jaunaren telefilm errusiarra

Pandemiarekin Tolkien-en munduan sartzeko aukera eta denbora librea izan eta Peter Jackson zinemalariaren eskutik egin nuen. Ba hara! Duela hogeita hamar urte errusiarrek egindako Eraztunen Juanaren liburuen adaptazio zinematografikoa berreskuratu dute, eta YouTube plataforman bat eta bi ataletan ikusgai dago.

1991an orduko Leningradoko Telebista katean emititu zen Natalya Serebryakova-k zuzendutako telefilma, eta adituen ustez, Peter Jacksonena baina fidagarriagoa da momentu askotan. Gainontzeko guztia ordea, delirio zoragarri bat da. Izugarrizko arrakasta izan du sareetan eta irudiak ikusita ulergarria da harrera hau.

Kultura gomendio bitxiak
Irudikoa Gollum da, eraztuna jartzen duen momentuan

Oraingoz hemen utziko dugu. Disfrutatu denbora libreaz eta konfinatuta dagoen horri, animo!

Kultura gomendio bitxiak