Kultura Eskolaren katalogoan dauden dantza-proiektuak

Kultura Eskolaren katalogoan dauden dantza-proiektuak –

Dantzan ataritik jasoa.

Gipuzkoako bigarren hezkuntzako ikastetxeetan dantza lantzeko proiektuen katalogoa ikusgai da. Kultura Eskola programaren barruan dantza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako eskoletara eramateko aukera ireki da. Izan ere, Gipuzkoako nerabeei kultura jarduerak helarazi, ikasi, praktikatu eta ezagutzeko martxan jarritako programa da.

Kultura Eskolaren katalogoan dauden dantza-proiektuak

Proiektuaren helburu nagusia da kultura eta arte jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasunen eta interesen parte izatea, sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea. Horretarako ikastetxeetan dantza eta kultura jarduerak antolatuko dira, ikasturtean zehar eta eskola ordutegiaren barruan.

.

Dantza proiektuen katalogoa

Kultura eragileek eta sortzaileek eskoletan dantza lantzeko hainbat proiektu aurkeztu dituzte, jasotako proiektuen artean hautaketa egin da, eta, azkenik, onartutako proposamenekin katalogoa osatu da. Ikastetxeek beren zentroetara eraman nahiko lituzketen ekintzak hautatzeko aukera dute.

Hauexek dira eskoletan dantza lantzeko katalogoan jaso diren proiektuak:

.

Informazioa: Kultura Eskola (Gipuzkoako Foru Aldundia).

Kultura Eskolaren katalogoan dauden dantza-proiektuak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.