Urtebeteko kolaboratzaile lanpostua irabazi nahi duzu Zinea atarian?

Hirugarrenez, hemen da Zinea atarian urtebetez zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa! Azken bi urteetan Uxue Arzelus eta Aritz Sorzabal aritu dira lanean, eta orain, 2017ko ekainetik 2018ko maiatzera ariko den kritikari berria topatzeko garaia heldu da. Animatu parte hartzera!

.

.

Aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dugu. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dugu, zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den edonor. Beraz, hautagaitzak aurkezteko deialdi irekia martxan da!

Parte hartzeko asmoa izanez gero, aukeratu euskal film bat, edozein garaitakoa izan daiteke, eta, kritika egindakoan, formularioaren bidez bidali beharko duzu.

Kritikari gisa hautatzeko deialdi irekirako honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Kritikek izan ohi duten formatua errespetatu behar da. 300 eta 400 hitz bitartekoa izan behar du, eta filmaren izenburua, zuzendaria, urtea eta herrialdea aipatzea ezinbestekoa izango da.
  • Lana bidaltzeko azken eguna atzeratu egin dugu: maiatzak 12! Egilearen izen-abizenak, adina, herria, maila-helbidea eta telefonoa jarri behar dira.
  • Deialdira aurkeztutako kritika guztiak Zinea atarian argitaratuko ditugu lehenengoz eta, ondoren, Ganbara datutegian jarriko ditugu. Kritika bidaltzen duen hautagai orok bere lana argitaratzea onartzen du.
  • Kritikaria aukeratzeko, aditu talde baten iritzia izango dugu kontuan. Horrez gain, kritikek dituzten iruzkin positiboak ere kontuan izango ditugu, kritika gustuko zergatik duten azaltzen dutenak. Baina lehentasuna epaimahaiak izango du.
  • Pertsona bakoitzak kritika bakarra bidaltzeko aukera du.
  • Irabazleak urtebeteko konpromisoa hartuko du Zinea atariko arduradunekin, eta deialdira aurkeztutako lanaren ezaugarri antzekoak dituen kritika osatu beharko du astero, asteazkenetan.
  • Egindako kritika bakoitzagatik ordainduko zaio, ohiko kolaborazioen prezioan.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan info@zinea.eus helbidean edota 943 504 206 telefono zenbakian.

.

Animatu parte hartzera eta zorte on guztioi!

III. Kritika Lehiaketa, zinea.eus
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude