Kritika zinematografikoa: ‘The Kid’

-The  Kid-

Kritika zinematografikoa: 'Caminho Longue'

Zuzendaria: Charles Chaplin
Urtea: 1921
Herrialdea: AEB

Aurkezpen handirik ez du behar arraro mugitzen den bibotedun gizon txikiak; 1914an zineman bere lehen agerraldia egin zuenetik, klasikoen artean klasikoenaren estatusa lortu duenak.  Antiheroi kuttunaz ari naiz, noski, Charles Chaplin handiaz. Aurten, The Kid (1921) bere film mitikoak 100 urte betetzen dituela ospatzeko, Boloniako Zinetekak 4K bertsioan berriztatu du, klasikoa biziberritzeko aukera paregabea eskainiz.

Jackie Coogan txikiaren eszena magistrala buruan ez daukatenentzat, zeinetan “aitarengandik” banandua izatearen beldurraz negar egiten duen, hona hemen Chaplinek berak zintaren hasieran ematen digun oharra: irribarredun filma da hau bai eta, agian, malkoduna ere. Izan ere, The Kid ikustera aretoetara hurbilduz gero, ez dugu komedia buruarin hutsa topatuko, baizik eta obra biribila, zuhurtzia nabariz zuzendua eta orotara bihozbera.

Chaplinen begiradaren sakontasun etiko eta psikologikoaz jabetzeko nahikoa dira filmaren lehenengo minutuak. Umea besoetan daraman amaren irudia gurutzea soinka daraman Kristoren imajinarekin nahasten da. Eszena batzuk geroago, dagoeneko haurra abandonatu duenean, bere buruaz beste egiteko aukera hausnartzen du ama gixajoak, zubi garaitik behera begira. Ondoren, eliza bateko leihoen aurrean zutik, amaren buruaren inguruan piztu egingo da aureola modukoa, bere erabakiek barkamena merezi dutela adierazteko.

Deskribatutako pasarteetan gailentzen diren teknika zeharo adierazkorrek eta amaren zorigaitzak gehitzen duen kutsu dramatikoak bidea egingo diote Charlot ezagunaren xarma maitagarriari. Arlote onberak heziko du, bere semea balitz bezala, amak abandonatutako ume hura eta elkarrekin aurre egingo diote bizimodu dickensiano puruaren gorabeherei.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: 'Caminho Longue'

-The Kid-

Euskal pantailaren gunea