Kritika zinematografikoa: ‘Promising young woman’

Kritika zinematografikoa: ‘PROMISING YOUNG WOMAN’ –

Zuzendaria: Emerald Fennell
Urtea: 2020
Herrialdea: Erresuma Batua

 

-Mendekua zergatik ez da izango arrosa kolorekoa? –

Goizean hiriko kafetegi batean lan egiten du Cassiek (Carey Mulligan), gurasoen etxean bizi den emakume gazteak. Gauaz festa arropak jantzi eta ehizan ateratzen da. Pauso traketsak, hitz egiteko zailtasuna, makillaje zabartua… aieru denak garbi daude: mozkor baino mozkorrago dabil, edozein tabernako txokotan, gure Cassie. Gauero, eltxoak argira bezala, horditasun nabariak erakartzen ditu damatxo gizajoaren egoeraz arduratuta agertzen diren hainbat gizon. Bere burua tente mantendu ezin eta, hala ere, tipo lizunen musuak jaso behar ditu Cassiek, bere ezetzek ezer gutxi axola dutelarik. Argira gehiegi hurbiltzeagatik eltxo ziztrinak kiskali egiten direla ez al dakite gizon horiek guztiek?

Hezurretaraino izututako gizon bat gehiago, bortxatua izango den emakume bat gutxiago. Horixe izan liteke Cassieren maxima. Biolentoa baino kutsu ia pedagogikoa duten gaueroko talka hauek dira, hain zuzen ere, protagonistaren mendeku partikularra: medikuntza fakultateko gelakide ohiek bere lagun min Nina bortxatu zutenekoari erantzuna. Izan ere, gazte arrakastatsua izan zen behin Cassie, ikasle azkar eta fina, bere urteko onena. Ninari gertatutakoak karrera uztera bultzatu zuen eta geroztik mendeku nahiak agintzen du bere bizitza.

Goiz batean, alabaina, Ryan (Bo Burnham komediagilea) maitagarria ezagutu egiten du. Mutilaren zintzotasunak hainbeste argiz beteko du Cassieren bizitza non iraganeko zauriak ixteko prest ikusiko duen burua… baina ez zenuke uste hau amaiera zenik, ezta? Promising Young Woman (2020) argi-ilunez eta argumentuaren  bira ezustekoz betetako filma da, itxurazko bizitza perfektuek sistema patriarkalaren alfonbraren azpian ezkutatzen duten zabor dena aireztatzen duena.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEAnKritika zinematografikoa: ‘PROMISING YOUNG WOMAN’ –

 

Euskal pantailaren gunea