Kritika zinematografikoa: ‘New Order’

-New Order-

Kritika zinematografikoa: 'Caminho Longue'

Zuzendaria: Michel Franco
Urtea: 2020
Herrialdea: Mexiko

Oparotasuna, ospakizuna eta, bat-batean, triskantza. Odola, gorpuak eta tinta berdea. Mexikoko klase sozial altuko kideen ezkontza egun zoriontsutik abiatuta, gizarteaz eta gure garaiaz hausnartzeko asmoa duen film distopikoa sortu du Michel Franco mexikarrak; besaulkitik mugitzeko beharrik gabe, ikuslea gogor astintzen duen obra ausarta.

Azken hogei urteotan, hirutan izan da Cannesen saritua Francoren lana. Zuzendariaren nazioarteko sona 2012an bermatu zen, Después de Lucía (2012) izeneko filmaren eskutik, zeinak epaimahaiaren aipamen berezia eskuratu baitzuen 2012ko Zinemaldian, Horizontes Latinos sailean. New Order (2020) du izena haren seigarren zintak eta pasa den urteko Zinemaldian Perlak sailean aurkeztutakoa dugu. Zintak epaimahaiaren saria irabazi zuen Veneziako Mostran eta aurreko astean ailegatu zen aretoetara.

Francoren azken proposamenak orotariko iritziak jaso ditu ikusleen partetik, esan bezala, irensten zaila den horietakoa baita. Profetikoa eta beharrezkoa batzuentzat, gehiegizkoa eta hutsala besteentzat. Mutur batean edo bestean kokatuta ere, aitortu beharra dago begiak pantailatik aldendu ezinik mantentzen zaituela filmak, darabilen tentsio maila altua eta eraginkorra dela eta.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Kritika zinematografikoa: 'Caminho Longue'

New Order

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude