Kritika zinematografikoa: ‘Mulholland Drive’

– Kritika zinematografikoa: ‘MULHOLLAND DRIVE’ –

Zuzendaria: David Lynch
Urtea: 2001
Herrialdea: AEB

Ez dago David Lynchen zinemaren enbaxadore hobeagorik Lynch bera baino. Inland Empire (2006) filmean egindako antzezlanagatik Laura Dernek Oscar sarietan izendapena lortu zuenean, lagunaren aldeko kanpaina egin zuen maisu iragangaitzak, behi baten konpainiaz eta “For your consideration, Laura Dern” zioen afixa erraldoiaz. Ostera, Twin Peaks telesailaren hirugarren denboraldia promozionatzeko, 25 urte luzez itxarondako fenomenoaren trailerrean, bere burua baino ez zuen grabatu donut bat jaten. Arraroaren eta ederraren arteko errepide galdu horretan, sorkuntzaz sorkuntza eta belaunaldiz belaunaldi, ikuslea txunditzen darrai Lynchek. Aste hauetan, zuzendariaren mundu oniriko zitalera bueltatzeko aukera eskaintzen digu Avalon ekoiztetxeak, jenioaren zortzi obren berrestreinatzearekin.

Horien artean dugu Mulholland Drive, XXI. mendean Lynchek sortutako lehenengo filma. Logikaren arau oro apurtzen dituen amesgaizto hipnotikoaren kontakizunak eta Justin Theroux, Naomi Watts eta Laura Harring protagonisten antzezpen karismatikoak zinemaren historiako zinta onenetarikoen artean lekua ireki zioten Los Angelesen kokatzen den istorio honi.

Antzezlari izateko ametsarekin heltzen da Betty (Watts) bihozbera Hollywoodera eta han topatuko du Rita (Harring) misteriotsua, auto istripu baten ondorioz memoria zeharo galdu duen emakumea. Los Angeleseko kaleetara aterako dira biak, Ritaren iragan ezkutukoa desestaltze aldera. Erritmo itogarriz eta sentsualitate ukitu leunaz, itxuraz loturarik gabekoak diren hainbat pasarte txirikordatuz joango dira deabruen dantza makabro honetan.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEAn

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude