Kritika zinematografikoa: ‘Minari’

– Kritika zinematografikoa: ‘Minari’ –

Kritika zinematografikoa: 'Minari'

Kritika zinematografikoa: 'Minari'

Zuzendaria: Lee Isaac Chung
Herrialdea: AEB
Urtea: 2020

Sundancen estreinatu eta Epaimahairen zein Ikusleen sariak eskuratu eta gero, aurtengo faborito eztabaidaezintzat ezarri izan da Minari (2020), A24 ekoiztetxeak hauspotuta gurera ailegatu berri den filma.

Golden Globes sariketan emandako polemika eta gero, non ekoizpen estatubatuarra izan arren hizkuntzaren aitzakiarekin (korearrez mintzatzen dira protagonistak ia film osoan zehar) Atzerriko Film Onenaren sailean lehiatu zen; Oscar sarietan sei izendapen jaso ditu Minari-k, haien artean Film eta Zuzendari Onenarenak.

Modu semiautobiografikoan, 80. hamarkadako Arkansasera garamatza Lee Isaac Chungek, bihotzeko zailtasunak pairatzen dituen David txikiaren begiradarekin bat eginez. Davidek eta koreatik migratutako bere familiak amets amerikanoaren zirrarak marraztutako bide lohitua ibili beharko dute eta ezerezaren erdian kokatzen den etxe gurpildunetik bizitza oparoagoa amestu.

Zorionez, familiarteko frustrazio, desengainu eta lanaldi luzeen pisua arintzera (edo arintzen saiatzera) helduko da Koreatik amona. Youn Yuh-jungk maisuki interpretatzen duen amonaren pertsonaiak freskotasun apurtzailea eskainiko dio egunerokotasun neketsu eta lauari. Izan ere, Davidek berak dioen lez, hura ez baita “benetako amona”, hura ez da ohiturak agintzen duen moduan kozinatu, zaindu eta isiltzen den horietakoa. Alde horretatik, filmaren doinu gatzgabearen kontrako erremedio gisa, ikusleak ere eskertuko du, seguru asko, amonaren bizitasunak dakarren pizgarria.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

– Kritika zinematografikoa: ‘Minari’ –

Euskal pantailaren gunea