Kritika zinematografikoa: “Memoria”

Kritika zinematografikoa: “Memoria” –

Kritika zinematografikoa: "Memoria"

Kritika zinematografikoa: "Memoria"Zuzendaria: Apitchatpong Weerasethakul
Urtea: 2021
Herrialdea: Kolonbia, Tailandia

-Amnesia-

Zergatik egin ote du Apitchantpong Weerasethakul-ek oroimenari buruzko film bat? Honelaxe zioen, orain dela gutxi, estreinatu berri duen Memoria filmaren inguruko elkarrizketa batean: “oso oroimen txarra dut, une oro ahazten zaizkit gauzak”. Nola ez, zinemagilea ez da arazo horrek mugatzen duen pertsona bakarra. Estres, antsietate, eta depresio kasuak goraka doaz, eta haiekin batera, memoriarekin lotutako arazoak. Horiei, egunerokoa gero eta gehiago trabatzen diguten “interferentzia”k gehitu behar dizkiegu (ez al dabiltza, bada, multi-taskinga eta mundu digitaleko estimuluen neurrigabekeria gizartearen amnesia kolektiboa areagotzen?). Mark Fisherrek nabarmendu duen bezala, ez da harritzekoa azken urteotan zinemaren mundua oroitzapenekin zerikusia duten buru-nahasteekin obsesionatu izana: hortxe ditugu Bournen trilogia, Memento, Eternal Sunshine Of the Spotless Mind… Apichatpongen azken filmean ere, badirudi Tilda Swinton denbora-nahasmenaren hatzaparretan erori dela —nahiz eta hitz gutxiko filmak pista gehiegi ez eman; eszenetako batean, esaterako, dentista ihaz hil zelakoan da Swinton, baina bizirik dagoela dio arrebak—.

Protagonistaren tragedia solipsista maisuki itzultzen du filmak proposamen formalera. Hurrenetik begiratuko dugu Swinton, bakardadea gainditzeko bere etengabeko estropezuetan, baina hurbil-hurbiletik entzungo dizkiogu arnasketak eta hitzak, ASMRa izango balitz bezala, inguruarekin galdu duen intimitatea gurekin partekatuz. Horrez gain, aktoreak berezkoa duen introspekzio aura guztiz etorriko da bat pelikularen izpirituarekin —seguraski, zinemagile tailandiar batek aktore ingeles bat Kolonbian gazteleraz zuzendu behar izanak ere lagunduko zuen filmaren “des-errealizazio” sentsazio orokorra eraikitzen—. Oroitzapenen arazoez aparte, izan ere, era askotako “interferentziez” beteta dago filma, entzumenezkoez, batik-bat. Apichatpongek ‘buru leherkariaren sindrome’ delakoa jasan omen zuen orain dela urte batzuk, filmeko protagonistari loa kentzen dion entzumen-aluzinazio bera. Horra hor istorioa gidatuko duen misterioa. Nondik ote dator soinu burrunbatsu hori?

.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: "Memoria"

Kritika zinematografikoa: “Memoria”

Euskal pantailaren gunea