Kritika zinematografikoa: ‘In the Heights’

Kritika zinematografikoa: ‘IN THE HEIGHTS’

Zuzendaria: Jon M. Chu
Urtea: 2021
Herrialdea: AEB

-Hollywood ez da Washington Heights-

Hamilton eta In the Heights musikalak idatzi, antzeztu eta zuzentzeagatik Tony sari ugari eta Pulitzer bat irabazi ondoren, ez dago Lin-Manuel Mirandaren arrakasta zalantzan jartzerik. Jon M. Chu-ren eskutik datorkigun In the Heights lanaren zinema moldaketan ere islatzen dira Mirandaren lorpenak. AEB-ko komunitate latinoaren industriaren eszena hegemonikoan kokatzen du musikala, pertsonaia hispano-amerikarren eguneroko gatazkak erakutsiz, musika latino eta genero undergrounden erritmora. Istorioak Washington Heights auzune xumeko hiru gazteren gorabeherak jarraitzen ditu gertutik: Puerto Ricora bueltatzeko Usnaviren (Anthony Ramos) ametsa;  Nina Rosariok (Leslie Grace) unibertsitatean jasan behar duen arrazakeria; eta Vanessak (Melissa Barrera) modaren munduan sartzeko dituen zailtasun ekonomikoak. Hori guztia Mirandak konposatutako freestyle birtuosoekin, batxata, salsa, eta b-boy dominikarren dantzekin batera.

‘En un barrio de Nueva York’ izendatu dute filma gazteleraz. Itzulpena engainagarria gerta daiteke ordea, New Yorkeko beste auzo batetik irten baitzen Mirandaren musikala, (horren xumea ez den) Broadwayetik hain zuzen. M. Chu-ren filma are gehiago urrundu da Washington Heightsetik, eta nahiz eta bertan filmatuta egon, Los Angeleseko Hollywood auzoaren estanpa darama fotograma guztietan. Aski antzematen da Chu-k auzoari xarma emateko erabiltzen duen etalonaje koloretsuen artifizioa, baita autotune-aren filtroa ere salsa eta son kubatarretan. Bestalde, pertsonaien rap azkarrei jarraitzeko saiakeran, muntaiaren erritmo geldiezinak egungo pop edota regeton bideoklip kaotikoen itxura ematen dio filmari. Oro har, “el barrio”ko benetakotasuna antzemateko bilaketan kateatzen da pelikula. Baina ez da batere harritzekoa, azken finean, 55 milioi dolarrekin pobreziari egindako alegatu bat izan nahi duen filmaren aurrean baikaude.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEAn

 

Euskal pantailaren gunea