Kritika zinematografikoa: ‘HUSTLE’

Kritika zinematografikoa: ‘HUSTLE’

Kritika zinematografikoa: "Cry baby"

Kritika zinematografikoa: 'HUSTLE'Zuzendaria: Jeremiah Zagar
Urtea: 2022
Herrialdea: AEB

-Sandler, erredentzio bila-

Beharbada munduari aktore ona ere izan daitekeela erakusteko, ospea eta aberastasuna eman dion erregistro komikotik urruntzen ari da Adam Sandler. Egia da oraindik Hubbie Halloween edo Murder Mystery bezalako perlak eskaintzen jarraitzen duela —uler dadila ironia—, baina paper serioagoetan ere ikusi dugu azken urte hauetan. Netflixek ekoitzi dituen Noah Baumbachen The Meyerowitz Storiesek edota Safdie anaien Uncut Gemsek, esaterako, amerikar autore-zinematzat jo ditzakegun bi film horiek, kritikaren oniritzia jaso dute. Bide berean jarraitu nahiez seguraski, Neflixen eskutik rol heroiko bat lortu du Sandlerrek aurten. Hustlen, kirol begirale bat gorpuztuko du aktoreak; erredentzio bila, saskibaloi munduaren eta bere familiaren onarpena errekuperatu nahian, Madrilgo jokalari gazte bat (Juancho Hernangomezek antzeztua) NBAra eramaten saiatuko da.

Tamalez, Sandler ez da Baumbachen zein Safdie anaien filmetan bere antzezlanak zergatik funtzionatu duen ulertzeko gai: funtsean, aktorearen adierazpen-gabezia guztiz dator bat pertsonaien xelebrekeriarekin (horrelaxe ustiatu zuen Paul Thomas Andersonek Punch Drunk Loven)Izan ere, honela dio nahiko zabalduta dagoen aurreiritziak: “komedia-aktore batek rol dramatiko bat eginez gero, ezinbestean, antzezpenak ona izan beharko du”. Seguraski beste aurreiritzi handiago batekin dago lotuta, hots, komedia genero txikitzat duen aurreiritzi horrekin. Zoritxarrez, aktore batzuk ez dira onak ez komediarako ez dramarako. Sandlerren filmek leihatilan horrenbeste urtetan ondo funtzionatu badute, ordea, ez al du zerbait ondo egingo? Horra hor hirugarren aurreiritzia. Gidoi mailan, behintzat, Grown Ups edota Jack and Jill bezalako filmak ikustean, gauzak okerrera doaz…

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: "Memoria"

 

Euskal pantailaren gunea