Kritika Zinematografikoa: ‘FLEE’

-Kritika Zinematografikoa: ‘FLEE ‘-
Kritika Zinematografikoa: "O GEMER"

Zuzendaria: Jonas Poher Rasmussen
Urtea: 2021
Herrialdea: Danimarka

‘Gizatasuna’ deitzen diogun zerbait

Badago animazioaren eta ilustrazioaren munduan idatzi gabeko arau bat, pertsonaien aurpegiak sinple-sinple, ia zehaztasun gabe, marraztea agintzen duena. Bai Hergék Belgikan marrazten zituen Tintinen komikietako azaletan, baita Japonian Ghibli taldearen filmetako fotograma orotan ere, bistakoa da protagonisten aurpegiak eta haien inguruneak marrazteko orduan metodo guztiz ezberdinak erabili izan direla: bada, paisaiak xehetasunez bete izan diren artean, pertsonaien aurpegiak beti mantendu dira sinpletasun maila berean, oso gutxi zehaztuta. Aristotelesen poetikako ‘identifikazioa’ren eredu klasikoari kasu eginez gero, ez da harritzekoa piktorikoki ere protagonista ahalik eta gutxien definitu izana; atzealdean Eiffel dorrea zein Fuji mendia izan arren, istorioaren irakurle/protagonista edonor izan dadin, alegia —Arrazoia ote zuen, jada 70eko hamarkadan, Paul Ekman psikologoak oinarrizko sei emozioen aurpegierak unibertsalizatzen ausartu zenean?—.

Jonas Poher Rasmussek zuzendu duen Flee filmeko eszenek ere munduko hamaika txokora eramango gaituzte: Afganistanetik Errusiara, Errusiatik Danimarkara, Danimarkatik Estatu Batuetara… Izan ere, errefuxiatu baten istorioa kontatuko zaigu, eta filmaren edukia dokumentala bada ere, animazioaren bidez eramango gaitu Rasmussenek laguna duen Amin errefuxiatuaren bidaia latzera. Jakina, benetako pertsonaiaren intimitatea errespetatzeko balio izan die animazioak, Amin anonimotasunean mantentzeko, eta bide batez, Danimarkan egun lortu duen egonkortasuna filma izaten ari den mundu birarekin gehiegi ez aztoratzeko (Oskar izendapenetan arrakastatsu irten da filma, Los Angeles dute beraz hurrengo geldialdia). Baina, horrez gain, dokumentala animatzeko proposamen original horrekin, formatu estetikoak lortzen duen soiltasun eta abstrakzioarekin, errefuxiatuen gatazka eremu unibertsalera erraz eta modu eraginkorrean itzultzea lortu du filmak. Ez al ditugu espresio berberak ikusten, ezaguterrazak (harridura, beldurra, tristura, atsekabea, etab.), mundu osoko mila txokotatik alde egitera behartuta ikusten direnen aurpegietan? Bai Amin ihes egitera behartu zuten talibanen Afganistan hartan, baita, momentu honetan, Ukraina bertan ere.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "O GEMER"

-Kritika Zinematografikoa: ‘FLEE ‘-

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude