Kritika Zinematografikoa: “Fire of love”

Kritika Zinematografikoa: “Fire of love” –

Kritika Zinematografikoa: "Fire of love"

.

Zuzendaria: Sara Dosa
Urtea: 2022
Herrialdea: AEB

-Lurraren bihotza, odolaren jarioa-

Kritika Zinematografikoa: "Fire of love"

Sumendiak naturak daukan ikuspegi basatienaren adierazle dira. Suntsipena eta heriotza eragiten duten elementu erraldoi hauenganako hausnarketa lilura eta miresmenetik egitea ez da ohikoa, baina,  Fire of love -n, Katia eta Maurice Krafft bikote bulkanologoaren bizitzaren inguruko dokumentalean, hala gertatzen da. Sumendiei nortasuna atxikitzen zaie, bere pultsio kiskaliak kontrolagarri bezala aurkeztuko zaizkigu, nolabait uler daitezkeen basapiztiak baliran. Beti ere bikote honek daukan sentsibilitatetik begiratuz gero.

1966 eta 1991 bitarteko gertakariak kontatzen dira filmean eta, horretarako, artxibo irudiak erabitzen dira ia erabatean. Bikotearen gaztetako argazkiak, telebistatik harturiko elkarrizketak eta batez ere, sumendietan grabaturiko bideoak. Artxiboaren erabilera abila egiten da eta, hala, laster ohartuko gara hari kronologikoa ez dela izango baliatuko den ardatza. Pelikulak etengabe erabiliko du irudiak izozteko joera, ondoren era bortitzean denboran aurrera edo atzera egiteko. Hala, kronologiaren loturak askeak diren heinean, diskurtsoa tematikoki antolatzeko aukerak zabaltzen dira. Aztertuko diraa sumendien osagaien araberako sailkatzea, bikoteak erupzioetan in situ egon ahal izateko erabiltzen duen metodologia, telebistako dibulgatzaile esanguratsu bilakatu zirenekoa edo sumendiek hainbat herritan eragindako heriotzekin izandako erlazioa. Materiala anitz eta ugaria da, baina pasarteetako bakoitza, oro har, era berdintsuan bukatzen da: hitzak tarteko egon gabe ezartzen diren sumendien gertuko irudi hipnotikoekin, denbora luzez pantailan mantenduko direnak: mendi gailurretik bortizki ateratzen den laba gorri distiratsua; maldan behera, frenetikoki biraka, erortzen den harri erraldoia; edo mantxo mugitzen den laba-ibai gorri eta beltza, tankerako beste ibai batekin tupust egitean harmonikoki masa bateratua eratuz. Era honetako irudien indarra oso handia da, bere edertasunean murgil liteke ikuslea, kasik irudikartzen duen horren erreferentzia askatuz eta irudiaren abstrakzioan galduz. “Lurraren bihotza eta bere odolaren jarioa” bezala deskribatuko dira. Batzuetan gertatzen da gizon edo emakumea azaltzen direla ezustean, gori gori dagoen su-euri baten erdian, esaterako, eta abstrazio horren ilusioa bideratu egiten zaigula.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Fire of love"

Kritika Zinematografikoa: “Fire of love”

Euskal pantailaren gunea