Kritika zinematografikoa: ‘El Olvido que seremos’

-Kritika zinematografikoa: ‘El olvido que seremos’

Zuzendaria: Fernando Trueba
Urtea: 2020
Herrialdea: Kolonbia

-Oroimenaren besarkada estua-

Film Iberoamerikar Onenaren Goya saria, Zinemaldiko zigilua, Fernando Truebaren sinadura eta Javier Cámararen karisma. Aste honetan, zergatik ez dastatu El olvido que seremos (2020)? Hautua eginda, humanismo gatzgabe dosi altua jasotzeko prest abiatu naiz aretora; non, egiari zor, azkenaldian ohikoa den baino ikusle gehiago elkartu garen.

Argiak itzaltzean, Gasteizko aretotik beste areto batera egin dugu bidaia, hain zuzen ere, Torino hirira. Hantxe, zuri-beltzean, zain geneukan Héctor Abad Faciolince bere familiari buruz eta, bereziki, aitari buruz mintzatzeko gogotsu. Hala bada, zuri-beltzezko hiri italiarretik, azkar hartu dugu lur Héctorren haurtzaroko Kolonbia koloretsuan, 70eko hamarkadako Medellinen. Izan ere, El olvido que seremos izenburu berdineko biografia nobelatuaren egokitzapena da, Héctor Abad Faciolincek bere aita Héctor Abad Gómez medikuaren oroimenari idatzitakoa; orain, David Truebak egindako moldaketaren eskutik eta Fernando Truebaren zuzendaritzapean, zinemara ekarritakoa.

Abad Gómez osasun publikoaren sustatzailea izan zen Kolonbian. Medikuntza irakasle konprometitua izanik, gizarte-desberdintasunen eta bidegabekerien kontra agertu zen, ikasgelako oholtza zein komunikabide nabarmenetan bere iritzia hedatuz. Hainbat ikasle eta irakasle militanteen desagerpen eta erailketak salatzera bultzatu zuen giza duintasunaren aldeko borrokak eta, azkenik, paramilitarrek hura ere tiroz hil zuten. Alabaina, El olvido que seremos, ez da heriotzaren inguruko kontakizuna, ezta ohiz kanpoko medikuari egindako laudorioa ere; baizik eta aita maitekorraren memoriari eskainitako erretratu samurra. Argiz, landarez, musikaz eta liburuz betetako haurtzaroko etxetik, Hector gazteak helduen mundua ulertzeko egiten duen saiakera.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEAn

-Kritika zinematografikoa: ‘El olvido que seremos’

 

Euskal pantailaren gunea