Kritika zinematografikoa: ‘Dating Amber’

Kritika zinematografikoa: ‘Dating Amber’ –

Zuzendaria:  David Freyne
Urtea: 
2020
Herrialdea: Irlanda

Hurrengo lerroetan, ordena berezirik gabe, teen maitasun komedia arrakastatsua filmatzeko elementu beharrezkoak:

– Norbaitek koloretako eguzkitarako betaurreko handiak janztea.
– Sekundario barregarri eta zaratatsuak.
– Protagonistek bizi duten lehen jai zoroaren eszena zorabiagarria.
– “Utz nazazu bakean, ama!” dioen oihuren bat (ate danbateko batez jarraitua bada, hobe).
– Nerabe rolerako nagusiegiak diren antzezleak.
– Elkar maite duen gaztetxo bikote protagonista.
– Neon argiztapena eta moteldutako mugimenduak dituen eszena.
– Gaizki begiratzen duten gelakide gogaikarriak.

Aretoetan estreinatu berri den Dating Amber– ek (2020), noski, genero honetako adibide ona den heinean, den-denak betetzen ditu. Tira, egia esatearren, badago David Freyneren azken filmak erabiltzen ez duen topiko bat, maitasun komedien oinarri-oinarria dena: elkar maite duen bikote protagonista.

 

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: ‘Dating Amber’

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude