Kritika zinematografikoa: “Bergman Island”

Kritika zinematografikoa: “Bergman Island” –

Kritika zinematografikoa: "Bergman Island"

.

Kritika zinematografikoa: "Bergman Island"Zuzendaria:Mia Hansen-Løve
Urtea: 2021
Herrialdea: Frantzia

-Mitomania eta fikzioaren katea-

Mia Hansen-Løve Frantziako zineak mende honetan eman duen ahots nabarmenetarikoa da. Zine kritikan hazia, bere lehen filmek lilura eragin zuten, istorio berez xeheak idatzi eta pantailaratzeko sentsibilitatea medio, garaiaren pultsua, horren etereo eta iheskorra den balore horren elementuak josteko gaitasuna adierazten baitzuen. Edonola, Hansen-Løven zinearen inguruan arazoak ikusten dituztenak badira, bere filmen itxura berdintsuegia delaren oihartzuna zabaltzeraino. Pertsonaia, oro har, urbanoak; erlazioen, generoaren edo denboraren igarotzean arreta fokua dutenak, eszenaratze naturalistaren bitartez garatuak. Estiloaren depurazioa gauzatu bitartean, bere irudiek indarra galdu ote dute? Hau, jakina, garaiaren arabera bertute edo gabezia da. Nork esan lezake Yasujiro Ozu edo Woody Allenena ez dela egile nortasun nabarmenez eraikiriko zinea?

Kontuak kontu, Bergman Island-ek aldaketa nabarmena dakar zuzendariaren ibilbidean, bere sinopsitik bertatik abiatuta: Anthony eta Chris (Tim Roth eta Vicky Krieps) adin ertaineko bikote dira. Biak zine idazle eta zuzendariak dira, eta erlazio sano eta orekatua dutela ematen du.  Kutsu urbanoa erabat hautsi egiten da, pelikularen background-a Fårö  Suediako irla ikonikoa baita, Ingmar Bergman zuzendariaren paradisu eta erretiro tokia, bere film askotako errodaje parajea. Bikoteak bertara joateko gonbita jasoko du eta biek baliatuko dute inspirazio iturri bezala. Inguruaren ezagutzearen eta norberaren sortze-bidearen koordenadak (gizona etxean ezarriko da, emakumea errotan) eraginkorki markatu ondoren, laster azaleraziko da Chrisek arazoak dituela bere gidoia garatzeko. Hala, senarrari egingo dion kontaketan sartuko gara filmaren haustura nagusienean, etorkizuneko pelikula hori pantailaratuko baitzaigu (adierazkorki, Hansen-Løven Un amour de jeneusse-en osagai ugarirekin).

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: "Bergman Island"

Kritika zinematografikoa: “Bergman Island”

Euskal pantailaren gunea