Kritika Zinematografikoa: “Beast”

Kritika Zinematografikoa: “Beast” –

Kritika Zinematografikoa: "Beast"

.

Zuzendaria: Baltasar Kormákur
Urtea: 2022
Herrialdea: AEB

-Naturaren aurkako borroka-

Kritika Zinematografikoa: "Beast"

Exotiko suertatzen zaizkigun animaliak ikustera joan eta dena gaizki ateratzea. Ezagun egingo zaio ziur asko zinemara doanari. Izan ere, gizakia eta inguru naturalaren arteko borroka horrek, funtsean Beast filmaren bizkarrezurrak, oihartzun esanguratsuak izan ditzake. Eta hala, filmak lotura estua dauka, kasik nolabaiteko remake bezala irakur daitekeen  Jurassic Park-ekin (oso adierazkorra da filmearen pertsonaia batek dinosauroen filma honen kamiseta eramatea), baita Jaws bezalako filmeekin ere. Azken batean erraztasunez erkatuko dugu Baltasar Kormákur islandiarraren filma Steven Spielberg-en unibertsoarekin. Eta hau zuzendari estatubatuarraren arlo estilistiko eta tematikora ere hedatuko da.

Beast familia desegituratu baten inguruko istorioa da. Emaztea zendu berri zaio Nate mediku estatubatuarrari (Idris Elba), eta bere bi alaba nerabeekin lotura geroz eta ahulagoa du. Nolabait barne mamuak uxatzeko eta sendiaren oreka berreskuratu nahiean, Hego Afrikara bidaia antolatuko du. Baina sabanako animaliak gertutik behatzeko luxuzko safaria gaizki aterako da eta bat-batean lehoi beldurgarri baten ehiza xede bihurtuko dira.

Istorioak berez ez du konplikazio handirik eta honek pelikulari mesede egiten dio, planteatzen diren gai apurretan arreta fokalizatzea eskertzen baita, funtsean bi: gizakiok animaliekiko dugun jarrera, zenbaitetan, basatia (han eta hemen ehiztari ankerrak azalduko dira eta filman pisua hartuko dute); eta batez ere, familiaren batasunaren balorea, eta maite ditugun horiek babesteko esfortzu nabarmena egiteko gaitasuna. Horrek, hasieran iradoki dugun bezala, Spielberg-en pelikuletan bete-betean barneratuko gaitu, eta filma balore eta eskema moral tradizionaletan ezarriko da. Spielberg zaharrarekin tratamendu bisualak ere erlazionatuko du Beast. Izan ere, estilistikoki garatutako planteamendua nabarmentzen da, travelling luzeetan eta, askotan, sekuentzia planoetan oinarritua. Kamera pertsonaiekin batera sartuko da kokaleku berrietara eta hainbat eszena eraginkor eraikiko dira, hala nola, herrian gertatu den sarraskia aurkituko dutena edo auto barnean dela, Nate-ek daukan ametsa, muntaia erabili gabe errealitate eta fantasia uztartuz. Emaitza bisuala, hala, oso onargarria da eta naturan garatzen den survival horror hau estandarretatik modu gustagarrian aldentzen da.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Beast"

Kritika Zinematografikoa: “Beast”

Euskal pantailaren gunea