Kritika zinematografikoa: ‘Annette’

Kritika zinematografikoa: ‘Annette’ –

Zuzendaria: Leos Carax
Urtea: 2021
Herrialdea: Frantzia

-Hasiko gara, ala? –

Kantu zein pelikula bat idazteko orduan, zine kritika bat idatzi behar denean bezalaxe, orri zuriaren estutasuna gainditu beharra dago nola edo hala. Badaude oztopo horri aurre egiteko zenbait metodo, eta batek baino gehiagok meta-lengoaia erabiltzea aukeratzen du. Horrela hasiko da, esate baterako, oraindik zer esan ondo ez dakien kritikaria: “…zine kritika bat idatzi behar denean bezalaxe, orri zuriaren estutasuna gainditu beharra dago…”.

—Hasiko gara, ala? — esango lukete, bestalde, Sparks musika taldeko Mael anaiek (So, may we start?), Leos Caraxen eskutik datorkigun musikalari hasiera emateko. Nahiz eta, paradoxikoki, hitz horiek ahoskatzean filma jada hasita egon.

Izan ere, esan genezake Sparksenaren moduko metalengoaiek agerikoa ikusgai uzten dutela. Nahikoa da kantuen izenburu esplizituak irakurtzea, Mael anaiek beraiek Leos Caraxekin batera idatzi duten musikal honen klabeak ulertzeko. So, may we start? oberturaren ondoren, Henry McHenry-ren (Adam Driver) eta Ann-en (Marion Cotillard) amodiozko istorioa We love each other so much (Zenbat maite dugun elkar!) konposizioak sudurraren aurrean jartzen digu. Annen orkesta-laguntzailea ere (Simon Heldberg) hor ibiliko da, I´m an accompanist kantatzen (Orkesta-laguntzailea naiz). Horren dira agerikoak kantuen hitzak (hain da handia meta-fikzioaren broma), non badirudien musikala parodiara hurbiltzen dela, formatuaren kode estetikoei barre eginez.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Euskal pantailaren gunea