Krimena Urdanibian

Nazional batean, Txingudirako bidean, Gaintzurizketatik jaitsi eta segituan sartuko zara zuhaitzarte zuloan, trafiko itzelak lekuaren ederraz gozatzea eragozten badu ere. Albo banaren atzean, zuhaitzek ezkutaturik, Jaizubiko golf zelaia dago ezkerraldean, Urdanibia jauregia eskuinaldean. Baina jauregia baino gehiago da: errota eta burdinola ere badaudelako bertan, XVII. mendeko multzo arkitektoniko paregabea, inguruan parekorik gabea. Tamalez bertan behera utzita, sasiek janda. Utzikeriaren biktima.

Jauregia bera baino ez dago egoera onean. Gipuzkoako Monumentu Historiko-Artistiko izendetu zuten, eta Euskal Filmategiaren biltegi da gaur, hau da, pelikulak gordetzeko hozkailu handia. Ondo-ondoan errota, burdinola eta Olaetxe izeneko etxea daude, garai berekoak, baina erabat utzita eta galbidean. Tarteka-marteka hara joatea nahikoa da hondamendia ikusteko, nola egin duen behera mendetan zutik iraun duen teilatupeak, nola egin berri duen sina grafitero jatorren batek, nola jaten dituzten sasiek harri artekoak… Eta ez dago aitzakiarik, jabea Eusko Jaularitza baita. Sarean informazio zabala dago, besteak beste: wikipedia, Boga, Irungo udala.

 

historia, Kultura, ondarea, utzikeria
Gonzalo Etxague

Nire ardura nire esanak dira , ez zure ulertuak

Zer duzu buruan “Krimena Urdanibian”-ri buruz

  • Neuri ere pena eman zidan toki hura sasiek eta agintarien / herritarren narraskeriak janda ikusteak. Jauregia eta burdinola uztartzea nahiko gauza arrunta izan zen iragandako mendeetan, horrek argiro erakusten du nola funtzionatzen zuen Erregimen Zaharreko Euskal Herriak, bai eta zenbateko garrantzia izan zuen mehazaritzak Oarsalde inguruan erromatarren garaitik XX. mendera arte: hortxe daude, kasu, Arditurriko mehategiak eta trenbide zaharra, Aiako Harriaren magalean bertan dauden Aitzarteko labe garaiak… Administrazioak dirua barra-barra gastatu izan du zelofanezko inbertsioetan, hala nola Oiassoren Museoa, San Telmoren berrikuntza lotsagarria, Tabakalera, eta abar, eta abar; askoz zekenagoa da, ordea, ondare historikoa mantentzeko. Hori, irakasleei soldatak ordaintzea bezalakoxea da: ez da inbertsioa, nonbait, gastua baizik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude