Kortatu (pleistozenoa)

 images2.jpg

Alua mundua! honen irakurle fin batek bidali dit “harribitxia” izenaren pean. 1985ean egindako grabazio bat da, KORTATU taldearekin. Orduan, besteak beste, PLAZABERRI tarte kulturala egiten genuen ETBn. Denontzat hastapen garaiak ziren, baina egina genuen, hala ere, Sarriren bideoa, Gasteizko bideoaldian eta beste leku batzuetan saritu izan zutena. Memoriaren ertz batean neukan gordeta lan hau, oroitzen bainaiz Muguruzatarrek, Ferminek eta Iñigok, orduan ez zekitela euskaraz. Horixe galedtu nien, ea noiz egingo zuten disko bat euskaraz. Zera erantzun zidaten: oraingoan bi kantu euskaraz, hurrengoan lau, eta hurrengoan osorik euskaraz. Kameretatik kanpora adierazi nien mundu guztiak esaten zuela hori, baina gero inork ez zuela egiten halakorik. “Guk bai”, bota zuten deblauki. Beti hunkitu izan nau horrek, bete egin baitzuten emandako hitza, eta nola gainera! Har bedi, beraz, eurei eginiko omenaldi txiki bat bezala. (Egin klik argazkian).

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Kortatu (pleistozenoa)”-ri buruz

  • Walter Oskoz 2007-11-07 11:58

    Egi haundiya, bai jauna!

  • Poz ematen du orain euskarara egin duten bidea ikusteak, bai.

  • alua! ostias pedrín, ze cabecera! cojonuda, pelotuda, perfecta para este festín diario que en forma de blog nos la pone dura a quienes como el menda, no escriben ni leen euskara (ay! gabriel aresti, llevarás luto por mi!) ez adiorik, gora euskal-literatura!