Alos Quarteten “Garden” kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean

Alos Quartet-en “Garden” kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean –

Alos Quartet laukoteak kontzertua eskainiko du Igartubeiti Baserriko dolarean urriak 6an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Laukoteak bere zeinu bereizgarria izan dituen soinu dotorea, intimotasuna, eta musika iturri ezberdinetatik edaten duen estilo originala garatzen ditu.

Xabier Zeberiok (Nyckelharpa, Biolina), Francisco Herrerok (Biolina), Lorena Nuñezek (Biola) eta Iva Carmonak (Celloa) osatzen duten taldeak ondorengo egitaraua eskainiko du:

  • Olatu Dantza. X. Zeberio
  • Arin. X. Zeberio
  • Hilarriko mozkorra. Harkaitz Mtz de San Vicente
  • Mari Kanaky. X. Zeberio- H. Mtnz. de San Vicente
  • Uda Badoa. X. Zeberio
  • Leitza . Herrikoia
  • Irail Dantza. X. Zeberio
  • Uherak – We are. Pello Ramirez – X. Zeberio
  • Laztan bat. X. Zeberio
  • Hosto Dantza. X. Zeberio
  • Fan & Go. X. Zeberio
  • A Ragtime. Steve Dobrogosz

Alos Quartet-en “Garden” kontzertua Igartubeiti baserriko dolareanAlos Quartetek 1999an ematen ditu lehen pausoak. Musika klasiko naiz modernoan esperientzi zabaleko musikariek osatzen dute. Orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain, taldekideak folk talde ezberdinetako partaide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi) eta baita Euskal Herriko hainbat musika proiektutako ohiko kolaboratzaile ere.

Taldearen errepertorio zabalak, harizko laukoteko formatutik abiatuta, gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz, estilo ezberdinen uretan aurreiritzirik gabe eta naturaltasunez murgilduz.

Sorreratik hona, grabaketa eta kontzertu zerrenda luzea osatu du taldeak. Kolaborazio estuenetariko bat, Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin burututakoa izan zen, estatuko Espainiarreko naiz Portugalgo antzoki garrantzaitsuenetan hainbat bira eginez (besteak beste Madrilgo kongresu jauregian, Bartzelonako Auditorin, Lisboako Coliseo Teatroa etb. kontzertuak eskainiz). Honako artistekin ere lan egin du Alos Quartetek, hala nola, Kepa Junkera, Oskorri, Carlos Nuñez, Oreka TX, Ken Zazpi, Esne Beltza, La Buena Vida, Los Piratas, El Hombre Burbuja, Bide Ertzean, Angel Unzu, etab.

Urtero bezala, doako autobus zerbitzua eskainiko da Igartubeitira joateko. Autobusa 17:30etan irtengo da Zumarragako Elizkaletik.

Alos Quartet-en “Garden” kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean Alos Quartet-en “Garden” kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean
Alos Quartet, baserria, dolarea, Igartubeiti, kontzertua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude