Kobayashi idazle japoniarraren nobela bat euskaraz

kobayashiSusa argitaletxeak sarean argitaratu du Takiji Kobayashiren 1928-03-15 izeneko kontakizuna. Ez gaztelaniaz, ez frantsesez eta ez ingelesez ez duzu aurkitu ahal izango argitaraturik. Gaurko egunez, duela 85 urte izandako gertaera lazkarriak ditu gai.

Honela eman du Susak berak albistea: “Japoniako literatura proletarioa deitutakoaren idazle behinena da Takiji Kobayashi.

Obra laburreko idazlea –29 urte zituela hil zuten torturaturik–, langile klaseak eta mugimendu obrero eta komunistak 1920ko hamarkadan bizi izan zituenak kontatzen ditu bere literaturak.

Japoniako historian data lazgarria da 1928ko martxoaren 15a; egun hartan hasi eta hilabete batzuetan milaka lagun atxilotu zituzten, torturatu eta, epaiketa luze baten ondoren, zigor gogorrak ezarri.

Senki (Bandera Gorria) aldizkarian 1928-03-15 kontakizuna argitaratu zuen Kobayashik, gertakari haiek azaltzen.

Hiromi Yoshidak ekarri du euskarara, ez ingelesez, ez espainolez, ez frantsesez aurki ez daitekeen lana”.

Hemen irakur dezakezu.

 

2 pentsamendu “Kobayashi idazle japoniarraren nobela bat euskaraz”-ri buruz